euskal diaspora eta kultura

2025/12/03
Gardnervilleko Udalbatzak atzo, abenduaren 2an, asteartea, egindako bileran onartu zuen Nafarroa Behereko Ortzaize herriarekin senidetzea, karia horretara aldarrikapen edo proklamazio bat sinatuz. Udal gobernuko kideek nabarmendu zuten, senidetzeak maila lokala gainditzen duela eta berez Euskal Herri osoarekin izateko bokazioa duela, kontuan hartuta loturak historian zehar finkatu direla ...
2025/12/03
Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Jon Arretxe idazle basauritarra 2025eko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL) ari da parte hartzen egunotan. Mundu mailan hispaniar hizkuntzako liburu eta kultur azoka nagusietako bat den Mexikoko FILen, hiru jardueratan hartuko du parte idazle euskaldunak. Astelehenean, abenduaren 1ean, estreinatu zen Azokan eta Touré detektibea protagonista duen ...
2025/12/03
Gaur abenduaren 3a da, San Frantzisko Xabier eta Nafarroaren Eguna, eta 1947tik hona munduko euskal komunitateetan eta oro har ere Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzeko parada. Urtero bezala, Argentinako euskal etxe eta talde euskaltzaleak, bat egiteko antolatu dira (munduko gainerako euskal etxeeak beste artikulu honetan). Ospakizunek gaurko data ofiziala ez ezik, aurreko eta ...
2025/12/02
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (UCLA) Euskal Ikasketen Urteroko I. Konferentziaren egoitza izango da asteazken honetan, abenduaren 3an, mundu osoan Euskararen Eguna ospatuko den egun berean, baita San Frantzisko Xabier eguna eta Nafarroaren Eguna ere. 'Zer dira Euskal Ikasketak?' izenburupean, ekimena, Unibertsitate horretan eta beste erakunde batzuetan euskara eta euskal kultura ikerketa ...
2025/12/01
San Frantzisko Xabier egunarekin batera Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatuko da asteazkenean, abenduaren 3an, Euskal Herrian eta baita Euskal Diaspora osoan ere. Aurtengo edizioaren leloa ‘Jantzi euskararen betaurrekoak’ da eta ‘betaurreko berezi horiek’ janzten hasteko deialdiak munduko txoko askotatik ari dira iristen gure erredakaziora. Eta nahiz eta data ofiziala ...
2025/12/01
Abenduaren 1etik 13ra garatuko da Euskal Herrian, Gasteizen oinarrituta, munduko euskal etxeetako gazteentzako Gaztemundu programa, bere 2025eko edizioan. Eusko Jaurlaritzaren ekimen honek zortzi partaide izango ditu aurten, guztiak argentinarrak, eta euskal musika eta instrumentuak dira landuko duten gaia, gazte guztiak musikariak baitira euren euskal etxe eta komunitateetan. Partaideak atzo igandea iritsi ziren ...
2025/12/01
2025/11/28
Urte bukaera ate jota dator eta Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak udaberriko bere egutegiko ekintza nagusiak antolatu ditu azken asteotan. Beti ere euskal etxeetako kideen arteko loturak indartzeko eta parte hartze bateratua sustatzeko helburuarekin, Txikien Udalekuaren 26. edizioa egin zuen, Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetako haur eta gaztetxo bildurik.
2025/11/28
Txileko euskal etxe eta elkarte guztiak eta euskal gizataldea oro har partaide dela antolatu dute Euskadiren (Txile, Peru eta Kolonbiako) Ordezkaritzak eta ‘Clarita de Larminat’ Elkarteak 'Encuentro Cultural Vasco Chileno' (Euskal Txiletar Kultura Topaketa) izeneko ekitaldi ireki hau. Ekintzak goizeko 10etan hasiko dira: Euskal Herri osoko dantzen ikuskizuna; dantza tailerra dantzatzen ...
2025/11/27
2027ko martxoaren 13an iritsiko da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea bere 150 urteetara eta, beraz, urtebete eta lau hilabete baizik ez dira falta. Karia horretara, denbora da EEko kide eta lagunak mugitzen hasi zirela urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen. Ateak zabalik dituen munduko euskal etxe zaharrena da eta Argentinan ntitate ama bezala aitortzen dute, hainbat euskal elkarteren sorrera edo ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus