euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAA buletinak 2024ko Euskal Etxeentzako Dirulaguntza deialdi nagusia argitaratu du: aurkezteko epea, maiatzaren 6a

2024/04/05

Euskal Etxe, Euskal Etxeen Federazio eta EEen konfederazioentzako 2024ko dirulaguntzak arautzen dituen Ebazpena EHAA Buletin Ofizialak gaur 2024ko apirilaren 5ean eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiaren martxoaren 20ko Ebazpena 2024an euskal etxeei emango zaizkien dirulaguntzetarako deia egiten duena. 980.000 euro banatuko ditu orotara. Ohi denez, eskabideek hilabeteko epea daukate orain aurkezteko bihartik aurrera kontatuz, esan nahi baita eskabideak ...

Gehiago irakurri...


Kultura ondarea berreskuratzeko 'Legado vasco' proiektuak Buenos Aires probintzia osoko euskal etxeei zabaldu die deia

2024/04/05

Eskuinean, Necocheako Euzko Etxearen errezeta liburu zahar baten azala, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeko bazkide batek emana. Ezkerrean, janariari lotutako pasadizo bat kontatzen duen ondorengo baten lekukotasuna Gogoratzen al dituzu aita, ama, amona-eta janaria prestatzen? Gorde al duzu haien errezetarik jaso zenuen? Gogoan al duzu janariaren edo sukaldearen inguruko pasadizoren baten oroitzapenik edo atxiki duzu argazkirik, libururik, errezeta-koadernorik edo sukalde tresnarik? Hala bada, animatu "Euskal legatua" proiektuan parte hartzera, gure arbasoen elikagai-ondarea berreskuratu nahi duen ...

Gehiago irakurri...


'Kolpeka' punk talde gernikarrak lau eguneko bira eskainiko du Herbehereetan eta Belgikan, apirilaren 10tik 14ra

2024/04/05

Afixa 'Kolpeka' banda gernikarraren datorren asteko lau kontzertuekin Herbehereetan eta Belgikan Euskaraz kantatzen duten taldeak gero eta harrera hobea ari dira lortzen munduan, kasu honetan etxe inguruan edo etxean bertan bada ere, Europan bertan. Gernikatik datorkigu notizia, izan ere bertako talde gazte baten kontzertuak iragartzen baitzaizkigu Herbehereetan eta Belgikan datorren astean. Euskal punk eta hardcore estiloetako dagoeneko erreferentea den ‘Kolpeka’ talde bizkaitarrak lau ...

Gehiago irakurri...


Azken egunak Renoko Unibertsitateko Jon Bilbako katedra eta ikerketa bekara aurkezteko, aurten Basterretxea ikergai

2024/04/04

Nevada-Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren, eta Euskal Ikasketa Zentroaren egoitza den eraikina Datorren asteko astelehenean, apirilaren 8an, amaituko da Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Jon Bilbao Euskal Liburutegiak eta Euskal Ikasketa Zentroak, Etxepare Euskal Institutua lagun dutela urtero deitzen duten 'Jon Bilbao Visiting Research Fellowship' beka eskatzeko epea. Katedrak Renoko Euskal Liburutegiko eta UNRko gainerako baliabideak erabiliz hilabeteko egonaldia egiteko aukera eskaintzen ...

Gehiago irakurri...


Zabalik apirilaren 9 arte Euskara Munduan-eko hizkuntza maila Argentinan egiaztatzeko azterketaren izen-emate epea

2024/04/04

2022an egin ziren azkenekoz Buenos Airesen euskara maila egiaztatzeko azterketak. 2024ko uztailean zabalduko da berriz epea, B1, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko Datorren negu australak (Euskal Herrian uda) aukera emango die Hego Konoko euskaltzaleei euren euskara maila Buenos Aires Hirian egiaztatzeko. Azterketak uztailaren 20 eta 21eko asteburuan egingo dira eta B1, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko aukera izango da. Datorren astean amaituko da azterketetan izena emateko epea. Euskara Munduan programaren arduradun Jose Francisco “Kinku” Zinkunegi izango ...

Gehiago irakurri...


Gorka Urbizu Amerikan: 'Hasiera Bat' diskoa aurkeztuko du maiatzean Mexiko Hirian, Bogotan eta Buenos Airesen

2024/04/03

Gorka Urbizuren Latinoamerikako bira ‘Hasiera bat’ du izena Gorka Urbizu musikari eta abeslari nafarraren azken diskoak, bere bakarlari karrerako lehenak, eta ‘Tour bat’, diskoa aurkezteko Intxaurrondon (Donostia) otsailean hasi zuen birak. Tour honen baitan Latinoamerikako hiru herrialde bisitatuko dituela iragarri du Berri Txarrak taldeko liderra izandako artistak, bere banda berriarekin batera, maiatzean.

Gehiago irakurri...


Trelew: Haraneko Euskal Etxeak 2024 jarduerak planifikatu eta loturak estutu ditu gainerako kultur elkarteekin

2024/04/03

Jardueren proposamenak landu ondoren, Chubuteko Haraneko Euskal Etxeak antolatutako jardunaldiko partaideek giro ederrean topa eginez bururatu zuten elkarretaratzea Jardueren urteko agenda egoki programatzea ekidinezinezko langintza da euskal etxeentzat. Eta, horri lotuta, bestelako begirada eta ikuspuntuak biltzea, espazio erakargarriak sortzea eta proposamen berriak garatzea zuzendaritza-batzordeek bultzatu nahi izan duten xede partekatua dira. Helburu horiek sustatu eta errealitate bihurtzeko asmoz, Chubuteko Haraneko Euskal Etxeak jardunaldi ...

Gehiago irakurri...


16-18 urte arteko Diasporako euskaldun bat zara? Astebete eskas geratzen zaizu EuskarAbenturan izena emateko

2024/04/02

2023ko edizioak izan zituen Diasporako hiru partaideak: Belatz (AEB), Unai (Argentina) eta Haize (Valentzia) Luzapenen ondotik, datorren asteko astelehena, apirilaren 8a, azken eguna izango dute Diasporako gazteek, baita Ipar Euskal Herrikoek ere, izena emateko EuskarAbenturaren 2024ko edizioan. Gogoratu ekimen honen 7. edizioa uztailaren 1etik 31era egingo dela, 125 espediziokide partaide, hilabetez Euskal Herri osoa oinez zeharkatuz, euskal geografia in situ ezagutuz, eta bertako biztanleen eskutik, euskal historia, ...

Gehiago irakurri...


Irakurgai dagoeneko online La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkariaren 25. zenbakia, 2024ko martxokoa

2024/04/01

La Platako Eguzkia hiruhilabatekariaren 25. zenbakia (azala), 2024ko martxoari dagokiona Hona La Platako Euzko Etxeak hiruhilabatero plazaratzen duen Eguzkia hilruhilabetekariaren azkeneko zenbakia, 2024ko martxoari dagokiona, aurtengo lehena. Aurten 80 urte bete eta ospatzen ari den euskal erakunde laplatatarrak, bere historia aberatsean jazo izan diren edo egin izan dituen jarduera eta ekitaldietako argazki selekzio bat hautatu du bere azalera mosaiko gisa ekartzeko.

Gehiago irakurri...


Diasporako kideak partaide dituen Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko deia zabaldu du

2024/03/29

Euskal Herria Baterak (EHB) deia egin du leihoetan ikurrinak ipintzera; eta ekitaldi bateratu batera larunbat honetan Bilbon Diasporako kideak partaide dituen Euskal Herria Batera (EHB) ekimen herritarrak Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko deia zabaldu du, eta herritarrei ekitaldi bateratu batera deitu die bezperan, larunbat honetan Bilboko Campos Eliseos Antzokian, euskal nazioa aldarrikatu eta narrazio bat eta Jon Maia gidoigile duen ekitaldi antzeztu bat partekatzeko. Hona 2024ko Aberri Egunaren aurkezpena egiten zuen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia