euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Bahia Blancako Union Vasca EEak, Mikel Irazusta lehendakari

2013/05/10

Mikel Xabier Irazusta, Bahia Blancako Union Vasca EEko lehendakaria, Buenos Aires probintzia argentinarreko hegomendebaldean
Mikel Xabier Irazusta, Bahia Blancako Union Vasca EEko lehendakaria, Buenos Aires probintzia argentinarreko hegomendebaldean

PUBLIZITATEA

Berez 'Union Vasca Sociedad de Socorros Mutuos' (Euskal Batasuna Elkarri Laguntzeko Elkartea) izen ofizialtzat duen Bahia Blancako Euskal Etxeak, erakundeko araudiaren araberako urteko batzarra eginik Zuzendaritza Batzordea berritu du, epe berrian Mikel Xabier Irazustak segituko duelarik lehendakari, lankide dituela, besteak beste, Javier Ederra, lehendakariorde; Maria Amelia Irastorza, idazkari; Juan Alberto Sosa, idazkariorde; Maria Teresa Sorrarain, diruzain; eta Iñaki Ederra, diruzainorde.

Bahia Blanca, Argentina. Bahia Blancan 1899tik lanean ari den euskal elkarte honetako Urteko Batzar Nagusia apirilaren 22an bildu zen eta bilkura honen baitan berritu zuten bertaratutakoek euskal etxeko Zuzendaritza Batzordea. Honakoek osatzen dute epe berrian:

-Lehendakari: Mikel Xabier IRAZUSTA
-Lehendakariorde: Javier Ederra
-Idazkari: Maria Amelia IRASTORZA 
-Idazkariorde: Juan Alberto SOSA
-Diruzain: María Teresa SORARRAIN
-Diruzainorde: Iñaki EDERRA

-Batzordekide Titular: Sergio G. AMUNDARAIN
-Batzordekide Titular: Romina RIETI
-Batzordekide Titular: Oscar MAZZUCHELLI
-Batzordekide Titular: Mariana Inés OYAGÜE
-Batzordekide Ordezko: María Amalia LORDA
-Batzordekide Ordezko: Irma A. BISCAYCHIPY
-Batzordekide Ordezko: Martín HORVATH
-Batzordekide Ordezko: Manuel IRASTORZA

BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA

-Titularrak: Miguel Ángel AROSTEGUY, Blanca E. IRIARTE eta Joseba Andoni IRAZUSTA 
-Ordezkoak: María Olga LARREGUY eta Miren Iciar IRAZUSTA



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia