euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak ENE 2012 sariaren emate-ekintza gauzatu du Bahia Blancako Union Vasca EEarekin

2013/02/14

Sari-emate ekitaldia, Eusko Ikaskuntzako Ana Isabel Ugalde (eskuin) eta Mirenjo Uriarte (ezker), Union Vascaren izenean, partaide (argazkia EI)
Sari-emate ekitaldia, Eusko Ikaskuntzako Ana Isabel Ugalde (eskuin) eta Mirenjo Uriarte (ezker), Union Vascaren izenean, partaide (argazkia EI)

PUBLIZITATEA

Urtero eman izan du azken urteotan Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) --abenduaren 3an-- ENE Saria izena daraman errekonozimendua, Diasporarekin lotuta euskararen alde egindako lan ona aitortu eta saritzearren. 2012ko edizioan, Bahia Blancako (Argentina) Union Vasca euskal etxeari eman zion, eta erabaki horren gauzapena, Basterretxearen diseinuko ENE irudia fisikoki ematea, hilabete honen hasieran obratu dute Euskal Herrian erakunde emaile eta hartzaileak.

Donostia-San Sebastian. Saria nori ematen zitzaion Euskararen Nazioarteko Egunean bertan adierazi bazuen ere, sari-emate ekitaldia geroago egin izan ohi du Eusko Ikaskuntzak eta azken edizio honetan, otsail honen aurreneko egunean gauzatu du, Bahia Blancako Union Vasca euskal etxearen izenean Argentinan euskara irakasle ibilitako Miren Josu Uriarte izan zelarik jasotzaile euskal etxe argentinarraren izenean.

Saria, Eusko Ikaskuntzako Kanpo Harremanetarako arduraduna den Ana Isabel Ugalderen eskutik jaso zuen Miren Josu Uriartek.

Bahia Blanca-ko Union Vasca euskal etxea duela 1899ko urtarrilaren 29an jaio zen Buenos Aires probintzia argentinarreko hego-mendebaldean dagoen hiri honetan, hastapenean 'Laurak Bat' izenarekin. Argentinako euskal etxe zaharrenetakoa da eta gaur egun ere aktibotasun handiz segitzen du euskararen, euskal kulturaren eta euskal identitatea gorde eta biziaraztearen aldeko lanetan.

ENE Saria 2006tik hona urtero banatzen du Eusko Ikaskuntzak Euskal Herri geografikotik kanpoko erakunde bat saritzeko euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lanagatik. Sariarekin batera, onarpen publikoa eta Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jasotzen du elkarte sarituak.

ENE sariaren orain arteko irabazleak:


-Eusko Ikaskuntzaren webgunea: http://eusko-ikaskuntza.org
-Bahia Blancako Union Vasca: www.unionvasca.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia