euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2010eko ENE Saria Pariseko Sustraiak-Erroak elkarteari ematea erabaki du Eusko Ikaskuntzak

2010/12/03

Erakusketa Pariseko Eskual Etxean Pariseko euskal komunitateko elkarte eta eragileak azalduz, tartean Sustraiak-Erroak elkartea (argazkia EuskalKultura.com)
Erakusketa Pariseko Eskual Etxean Pariseko euskal komunitateko elkarte eta eragileak azalduz, tartean Sustraiak-Erroak elkartea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Pariseko Eskual Etxeari lotutako eta Pariseko euskal komunitatearen baitan 1981etik hona euskara eta euskal kulturaren alde lanean ari den Sustraiak-Erroak elkarteari eman dio 2010eko ENE Saria Eusko Ikaskuntzak. Urtero bezala 2006tik, munduan eta euskal diasporaren baitan euskara eta euskal kulturaren alde nabarmentzen den erakunde edo elkarte bati ematen dio Eusko Ikaskuntzak ENE Saria, sarituaren izena Abenduaren 3an jakinarazten duelarik.

Euskararen Nazioarteko Eguna 1949an eta erbestean sortu bazuen ere Eusko Ikaskuntzak, ENE Saria 2006an hasi zen banatzen. Ordundik honako elkarteei eman zaie: 2006an, Argentinako Mar del Platako Artaburu Euskaltzale Elkarteari; 2007an, Bartzelonako Euskal Etxeari; 2008an, Bordeleko Eskualdunen Biltzarra elkarte eta euskal etxeari; 2009an, AEBetako eta Kanadako euskal elkartean biltzen dituen North American Basque Organizations Incorporated-i (NABO) elkarte iparamerikarrari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia