euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Euskal Etxeak 'Beti Aurrera' bere dantza taldearen 60. urtebetetzea ospatuko du datorren asteburuan

2008/08/18

Dantza taldearen urteurrenerako diseinatu duten logoa
Dantza taldearen urteurrenerako diseinatu duten logoa

PUBLIZITATEA

Urtebetetze data, berez, joan den ostiralean zen, baina Bahia Blancako euskaldunek datorren larunbat eta iganderako antolatu dute ospakizuna. Programak biltzen dituen ekitaldien artean, antzerki emanaldiak, Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Necochea, General Roca eta bertako dantza taldeen emanaldiak, kantina eta erromeria eta, guztia bukatzeko, bazkari herrikoia igande eguerdiz, "elkarrekin ospa ditzagun 60 urteak eta topa egin dezagun datozen urteen alde".

Bahía Blanca, Argentina. Bahía Blancako Unión Vasca Euskal Etxeko 'Beti Aurrera' dantza taldeak, egunero betetzen ez diren 60 urteak modu berezian ospatzea deliberatu zuen, eta karia hortara antolatu ditu datorren larunbat eta iganderako, abuztuaren 23 eta 24rako, festa giroko hainbat elkarretaratze eta ospakizun. Hona egitaraua:

Larunbata, abuztuak 23

Antzerki gaua: Beti Aurrerako txikien, txiki-txikien, ertainen eta helduen taldeak aurkeztuko dira UNSko Ikasgela Nagusian (Av. Colón 80) arratsaldeko zazpietatik goiti. Haiekin batera emanaldian Argentinako zenbait lekutatik etorritako dantza taldeak arituko dira: Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Necochea eta General Roca. Sarreren prezioa 10 pesokoa da eta Euskal Etxeko kantinan daude salgai.

Erromeria: aurrekoaren ondotik, gaueko bederatzi t'erdiak aldera erromeria egingo da Euskal Etxeko Andoni Irazusta aretoan. Janari-edariak salduko dira, familia giroan parte hartzeko, tartean enpanadak, hanburgesak, lomitoak, txistorrak, tripakiak, tortillak, izozkiak eta edariak. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, kantinan, abuztuaren 19a baino lehen, bost pesotan.

Igandea, abuztuak 24

Meza eta dantzak plazan: Meza egingo da Bahia Blancako Katedralean goizeko hamaiketan. Bukatu ostean, asteburuan parte hartu duten dantza taldeak kalean arituko dira ospakizun koloretsu eta alaia eskainiz.

Bazkari herrikoia: Unión Vasca-ko Andoni Irazusta aretoan egingo da, eguerdiko ordu bata t'erdiak geroztik. Sarrerak kantinan egongo dira salgai abuztuaren 19ra arte, salbuespenik gabe, prezioa 60 peso dutelarik. Oturuntza amaiturik, euskal etxe eta dantza talde gonbidatuak agurtuko dira.

Lotura interesgarriak

'Breve historia de la euskal etxea de Bahía Blanca'
Bertako Pedro Aguirrek EiTBn duen blogean

Unión Vasca-ko 'Gure Antzerki' antzerki taldearen bloga
http://gureantzerki.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia