euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako 'Euskal Batasuna' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du; Mikel Xabier Irazusta, lehendakari

2009/06/23

Bahia Blancako Euskal Batasuna-ko egoitza artxibo irudi batean
Bahia Blancako Euskal Batasuna-ko egoitza artxibo irudi batean

PUBLIZITATEA

Aurten ehun urte betetzen ari den erakunde honen estatutuek diotenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko Bahia Blancako 'Unión Vasca' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritu ditu, Ohiko Batzar Nagusian bildurik. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazki batean azaltzen duenez, Mikel Xabier Irazustak eutsiko dio lehendakaritzari eta berarekin izango dira Batzordeko partaide Miren Lore Markiegi, lehendakariorde; Maria Amelia Irastorza, idazkari; eta Jose Manuel Lopetegui, diruzain, beste zenbait karguren artean.

Bahia Blanca, Argentina. Elkarteko agintariak berritzeko pasa den apirilaren 17an eginiko Ohiko Batzar Nagusiaren ondoren Bahia Blancako Union Vasca (EuskalBbatasuna) euskal etxe buenosairestarreko bazkideek honako izenak osatzen duten Zuzendaritza Batzordea osatu du:

-Lehendakari: Mikel Xabier IRAZUSTA
-Lehendakariorde: Miren Lore MARKIEGI
-Idazkari: Maria Amelia IRASTORZA
-Idazkariorde: Mariano EDERRA
-Diruzain: Juan Manuel LOPETEGUI
-Diruzaindorde: Alicia IRIARTE

-Batzordekide titularra: Miren Iciar IRAZUSTA
-Batzordekide titularra: Alberto Ignacio PHILIPP
-Batzordekide titularra: Javier EDERRA
-Batzordekide titularra: Carlos Alberto SOSA

-Batzordekide ordezkoa: Mariana Inés OYAGÜE
-Batzordekide ordezkoa: Juan Alberto SOSA
-Batzordekide ordezkoa: Oscar MAZZUCHELLI
-Batzordekide ordezkoa: Nélida ARAÑA

BATZORDE KONTU-HARTZAILEA

-Titularra: Norberto MUJICA
-Titularra: Miguel Angel AROSTEGUY
-Titularra: Raúl EDERRA
-Ordezkoa: María Olga LARREGUI
-Ordezkoa: Blanca E. IRIARTE



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia