Río Colorado, Argentina. Ibaiko
Euskaldunak Euskal Etxea Patagoniako Euskara Ikasleen Topaketaren egoitza izan zen aurten ere, iazko lehen edizio arrakastatsuaren ostean. Ekimena oso gustokoa dute Patagoniako euskaldunek, biltzeko aukera bikaina delako, eta aurten Rio Colorado,
Viedma eta Bahia Blancako euskal etxeetako berrogeitahamar bat ikasle --eta irakasle-- bildu ziren bertara. Bisitari oso bereziak izan zituzten aurten gainera: Euskal Herritik etorritako lau neska-mutil gazte.
Iaz bezalaxe topaketan lanerako eta dibertsiorako astia izan zen. Alde batetik hiru euskal etxeetako ikasleak taldeetan nahastu ziren eta euskaraz, gai desberdinei buruzko aurkezpeneak prestatu eta egin zituzten: inmigrazioa, Gernika, herria-auzoa... Eurekin batera gazte euskaldunak ere aritu ziren lanean eta euren laguntza oso aberasgarria izan zen bai euskararen aldetik eta baita Euskal Herriko informazio eta kulturari dagokionez ere.
Lanaren ostean dibertsioa etorri zen: Bahia Blancako Gure Antzerki taldearen performance bat eta 'Bat' laburmetraiaren emanaldia (Bahia Blancako ikasleek euskara hutsean egingiko laburmetraiai da). Eta noski, ezin ahaztu Rio Coloradoko anfitrioek prestatu zuten arkume errekia, Patagoniar erara. Eguna bukatzeko bingoan jokatu zuten partaideek eta euskaldunek argentinarrek hain maite duten matea dastatu ahal izan zuten.
Jarraian topaketako irudi batzuk, bertan egon zen giro ederraren seinale:
 
 [Patagoniako euskara ikasleen bigarren topaketak gonbidatu oso bereziak izan 
zituen: Euskal Herritik etorritako Iker, Gorka, Iñaki eta Aintzane (argazkian, 
ezkerrean lehena den Rocio Basterrarekin). Topaketan parte hartu zuten 
argentinar askorentzat ezagutzen zituzten lehen Euskal Herriko euskaldunak ziren 
eta euren artean adiskidetasun oso aberasgarria sortu zen. Euskalgazteek 
argentinarrekin batera lan egin zuten topaketaren jarduera desberdinetan, Euskal 
Herriko eguneroko bizitza eta ohiturei buruz azalpenak emanez (argazkiak 
R.Basterra)]

R.Basterra)] [Bahia Blanca eta Río Coloradoko ikasleek eta Euskal Herriko Iñakik osaturiko 
taldea, euren aurkezpena prestatzen Rio Coloradoko Euskal Etxean. Euren gaia 
inmigrazioa zen (argazkia R.Basterra)]
[Bahia Blanca eta Río Coloradoko ikasleek eta Euskal Herriko Iñakik osaturiko 
taldea, euren aurkezpena prestatzen Rio Coloradoko Euskal Etxean. Euren gaia 
inmigrazioa zen (argazkia R.Basterra)]
 [Rio Coloradoko Lidia, Marilin eta Silviak topaketan parte hartu zuten, baina 
gainera, anfitrioi bikainak izaki, bertara bildu zirenak ederki zaindu zituzten 
(argazkia R. Basterra)]
[Rio Coloradoko Lidia, Marilin eta Silviak topaketan parte hartu zuten, baina 
gainera, anfitrioi bikainak izaki, bertara bildu zirenak ederki zaindu zituzten 
(argazkia R. Basterra)] [Euskal etxe desberdinetako ikasleak taldeetan bildu ziren aurkezpenak egiteko: 
Gernikari buruzko gaia landu zuen taldean Hilda (Rio Colorado), Marisa eta Oskar 
(Bahia Blanca) eta Magdalena (Viedma) egon ziren, adibidez (iruditan aurkezpena 
egiten) (argazkia R.Basterra)]
[Euskal etxe desberdinetako ikasleak taldeetan bildu ziren aurkezpenak egiteko: 
Gernikari buruzko gaia landu zuen taldean Hilda (Rio Colorado), Marisa eta Oskar 
(Bahia Blanca) eta Magdalena (Viedma) egon ziren, adibidez (iruditan aurkezpena 
egiten) (argazkia R.Basterra)]

[Rio Coloradoko euskara ikasle batek, folklore irakasleek eta bi gaztetxok 
argentinar dantza erakustaldia eskaini zuten. Iruditan 'Chacarera' dantzatzen 
(argazkia R.Basterra)]

[Goizean zehar gogor lanean aritu ostean saria izan zuten bisitariek eta 
Patagoniako arkume erreki ederra dastatzeko aukera izan zuten (argakzia 
R.Basterra)]
[Bazkalostean, lanera beriz. Herria-Auzoa gaia aurkezten Betty, Marcelo eta Gorka, Euskal Herritik 
etorritakoa. Betty Rio Coloradoarra da eta ia larogei urte izan arren gogo 
handiarekin paret hartu zuen ekimenean (aragazkia R.Basterra)]

[Bahia Blancako Gure Antzerki taldeko kideek emanaldi bat eskaini zuten, 'Bat' 
laburmetraia aurkeztearekikn batera (argazkia R.Basterra)] [Argentinarrek asko ikasi zuten euskaldunenganik, baina alderantziz ere izan zen 
aurkikuntzarik. Iruditan, adibidez, Aintzane argentinarrek hain maite duten 
matea dastatzen (argazkia R.Basterra)]
[Argentinarrek asko ikasi zuten euskaldunenganik, baina alderantziz ere izan zen 
aurkikuntzarik. Iruditan, adibidez, Aintzane argentinarrek hain maite duten 
matea dastatzen (argazkia R.Basterra)]
Irudi gehiago gure Argazki Galerian, 
hemen.