euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxearen ateak antzerkiari irekita daude

2008/09/01

Gure Antzerkiko kideak 2007eko abenduan emanaldi bat egin ostean
Gure Antzerkiko kideak 2007eko abenduan emanaldi bat egin ostean

PUBLIZITATEA

Duela bost urte Miguel Mendiondo zuzendari eta antzerki irakasleak Bahia Blancako Euskal Etxeari antzerki tailer bat sortzeko leku bat eskatu zion. Etxeko Kultur Batzordeak berehala onartu zuen proposamena eta handik aurrera taldea urtetik urtera hazten eta sendotzen joan da. Gaur, Gure Antzerki taldeak lan ugari egin eta aurkeztu ditu eta datozen denboraldietarako ere hamaika priektu ditu eskuartean. “Lurra loratzen ikusteko, lehenago erein egin behar da” goiburuarekin, taldeak eta zuzendariak gogor eusten diote etorkizunari.

Bahia Blanca, Argentina. 2003. urtearen hasieran Miguel Mendiondo, antzerki irakasle eta zuzendaria, Unión Vasca-ra hurbildu zen, proiektu bat eskuan: helduentzako antzerki tailer bat antolatzea. Euskal Etxearen Kultur Batzordeak atseginez hartu zuen proposamena eta berehala ekin zioten Bahiako komunitateari irekitako tailerraren sustapenari.

2003ko apirilean, Gure Asiera izenarekin, tailerreko klaseak hasi ziren eta nahiz eta hasieran jende gutxi izan, “oso lasai geunden, lurra loratzen ikusteko, lehen erein behar zela bagenekielako”, gogoratzen  du Miguel Mendiondo zuzendariak. “Izen euskalduna aukeratu genuen – azaltzen digu tailerraren arduradunak --- gurea euskal etxeko ekintzen parte bezala ikustea nahi genuelako”.

Lehenengo urte horretan, Cartas en clave de Sol delako antzezlana prestatu zuen zuzendiariak, laguntzaileak eta sei aktorek osatutatako lan taldeak. 2003. eta 2007. urteen artean, Bahia Blancako konpainiak eszenatokietara eraman zituen Veranos en el campo del abuelo, La jaula eta Tango y algo más lanak;  2007an, berriz, Ciclo de Teatro Breve izeneko ikuskizun batekin -- Veneno, Criollos, Cuatro chalecos marrones a cuadrille eta El león en la Ventana obrek osatuta-- hasi ziren.

Gure Antzerki Bahia Blanca

[Gure Antzerkiko kideak Criollos antzezlanaren emanaldi batean (argazkia Gure Antzerki)

2012a arte proiektuak

2005an taldeak izena aldatzea erabaki zuen. “Agian etengabeko mugimenduan egoteko nahian, edo euskal etxearekiko gero eta engaimendu sakonagoa izateko”, azaltzen du erabakia Mendiondok. Horrela jaio zen egungo Gure Antzerki.

Antzerki taldea oraindik gaztea den arren, 2012 urteari begira disziplina arteko proposamenak prestatzen ari da. Bitartean, aurten Didascalia de una espera en un acto primero antzeslana Buenos Aireseko Borges Kultur Etxean aurkezteko asmoa dute. “Lan oso garrantzitsua da hau guretzat, Samuel Beckett-en Esperando a Godot obra klasikoaren lehenengo ekitaldeko didaskalian oinarrituta baitago”, agertzen du tailerreko irakasleak. Obra honen moldaketa, didaskalia ahozko testuan bihurtzean datza. Esperimentazio lan hau Bahia Blancan bertan aurkeztuko da, eta baita Bahia Blancatik gertu dauden beste hiri batzuetan ere. Horretaz aparte, lehiaketa eta nazio-topaketetara eramateko gogoa dute.

Euskarazko bideo didaktikoak

Bestalde, iaztik euskarazko bideo didaktikoak prestatzen ari dira eta abenduaren 3an estreinatuko duten opera batean ere euskaldunon hizkuntzak bere lekua izango du.

Taldearen zuzendariaren esanetan “antzerki munduan ez dago geldialdirik. Bizitzan gertatzen den legez, kaosa mugitu egiten delako ordena agertzen zaigu. Hori da Estetikaren printzipioa”. Hori dela eta, lanean jarraitzen dute eta abuztu eta irailearen zehar Veneno eta  Criollos berrestreinatuko dituzte Espacio por el Arte Bahia Blancako areto berrian. Azaroan, berriz, eta Ciclo de Teatro Breve delako ikuskizunarekin bukatzeko ikasleek egindako hiru lan ikusi ahal izango dira areto berean.

Une honetan, hamabost bat ikasle aritzen dira taldean, eta astero, astearteetan, arratsaldeko 8etatik gaueko 10:30etara elkartzen dira entseatzera, Unión Vasca-ko egoitzean.

Taldeari buruzko informazioa osoa, eta antzezlanetako argazki eta bideoak, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia