euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miamiko Euskal Etxeak indartsu ekingo dio kurtso berriari, euskara eta euskal dantza ikastaroak emateko asmoarekin

2008/09/01

Euskal Etxeko kide batzuk San Ignazio eguna ospatzen
Euskal Etxeko kide batzuk San Ignazio eguna ospatzen

PUBLIZITATEA

Miamiko Euskal Etxearen inguruan biltzen diren euskaldunek euskara eta euskal dantza ikastaroak egin ahal izango dituzte ikasturte berrian, elkartea prestatzen ari den ekimen berriei esker. Euskal kultura sustatu eta zabaltzeko apustuan, elkarteko arduradunek ekimen hauen kargu egiteko errronkari aurre egiteko prest dauden bi irakasle aurkeztu zituzten euskal etxeko azken ekitaldietako batean, San Ignazio eguneko jaian.

Miami, AEB. Miamiko Euskal Etxean aktibitateak nabarmen gora egin du azken hilabeteetan eta biziberritze horren adibide dira elkartearen webgune propioaren sorrera eta azken ekitaldi sozialak. Jarduera horietako bat izan zen duela gutxi elkarteak egin zuen San Ignazio eguneko jaia, Bizkaia eta Gipuzkoako patroiaren omenez. Ekitaldia euskal etxearen egoitzan egin zuten eta elkarteko lehendakariorde Boni Guenetxea gernikarrak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, lagun asko bildu zituen.

 

Miami Euskal Etxea San Ignazio 082
[Goiko irudian Miamiko Euskal Etxeak egin zuen San Ignazio eguneko jaiaren une bat (argazkia Miamiko EE)]


Jaian  elkarteko kide eta lagunek afari informal bat dastatzeko aukera izan zuten eta ondoren elkarteko lehendakari izandako Jose Mari Belaustegui zenari omenaldia egin zioten, Euskal Herria irudikatzen zuen eskultura bat emanez bere senitartekoei. Bestalde, Boni Guenetxeak azpimarratzen duenez, bilkura honetan elkarteak datorren ikasturtean euskara eta euskal dantzak emango dituzten bi irakasleak aurkeztu zituen.
 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia