euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kultur ekitaldia etzi Buenos Airesko Eusketxen,'Florencio de Basaldua, euskal argentinarra' liburua kari

2009/06/22

Aitor Alava aurreskua dantzatzen Andrés de Irujori egindako omenaldian (argazkiak EuskalKultura.com)
Aitor Alava aurreskua dantzatzen Andrés de Irujori egindako omenaldian (argazkiak EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal dantza eta musika ikuskizun batez eta 'Florencio de Basaldua, euskal argentinarra' liburuaren aurkezpena ekitaldia eginez ospatuko du Eusketxe Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak aurtengo San Juan eguna. Ekitaldia etzi, arratsaldeko zazpietan hasiko da Mexiko 1880ko euskal egoitzan, Ekin Dantza Taldearen eskutik. Euskal abestiek ere euren lekua izango dute Euskaltzaleak-eko Abesbatza eta Alkartasunaren Otxoteari esker. Liburuaren aurkezpena, berriz, Juan José Guarestiren (iloba) etorriko da. Eusketxetik gogora arazten dute, bestalde, salgai daudela honez gero Euskal Herrira bidaiatzeko elkarteko 2009ko zozketa bonoak.

Buenos Aires, Argentina. 'Florencio de Basaldua, euskal argentinarra' liburua maiatzaren 6an aurkeztu zen lehen aldikoz, Buenos Airesko Liburu Azokaren baitan. Alabaina, bertaratu ezin izan zutenek aukera berri bat izango dute Eusketxeren eskutik etzi asteazkenez. Kulktur ekitaldi baten barnean, Juan José Guarestik (ilobak) aurkeztuko du liburua Buenos Aireseko Mexiko kaleko euskal egoitzan. Horacio Reggini liburuaren egilea ere bertan izango da, hala nahi duenarentzat aleak sinatzeko prest.

Ekitaldia iluntzeko zazpietan hasiko da Aitor Alava Ekin Dantzari taldeko zuzendariak dantzatuko duen ohorezko aurreskuarekin. Ondoren, dantza talde osoak pieza batzuk dantzatuko ditu txistuaren laguntzaz. Jarraian, Euskaltzaleak-eko Abesbatzak, Eliseo Rodriguez gidari arituko da, Agur Jaunak eta Nerea izango zen abestiak interpretatuz. Ondoren, Alkartasunaren Otxoteak kantatuko du, Fernando Oliva zuzendari, El roble y el ombú, Boga Boga, Aurtxo Seaskan, Agur María eta Euzkotarrak kantuak, hain zuzen ere.

Kultur ekitaldia euskal afari batekin bukatuko da. Ekitaldi osoan parte hartzeko sarrera 30 pesotan eros daiteke. Erreserbak egiteko 4653-9073 telefonora deitzen ahal da, edo e-mailaren bidez hona idatzi: patriciaprensa@gmail.com

Eusketxeri laguntzeko bonoak

Azken bi urteetan egin legez, aurten ere 200 bono kaleratu ditu Eusketxek erakundearen 2009. urterako aurrekontua berdintzen saiatzeko. Bonoak erosten dituzten partaideek Euskal Herrira bidaiatzeko bi pertsonentzako sari baten zozketan parte hartzeko aukera edukiko dute --2010an gauzatzeko, hegazkineko klase ekonomikoa, denboraldi baxuan, edo bestela horren ordaina pesotan, hau da $ 8000--. Zozketa abenduan izango da, urte amaiera jaia.

Aurtengo uztailaren 31ra arte, bonoak $120 pesotan eros daitezke; edo, zatika ordainduz, bost hilabetez 30 pedo hilero ordainduz. Abuztuaren 1etik aurrera, berriz, 180 eso balioko du ordainketa bakarrean; edo zatika, 40 pesoko hilabeteroko bost ordainketa.  Argentinatik kanpo bizi direnentzat 30 eurotan finkatu da bonoaren prezioa. Parte hartu nahi dutenek --Eusketxerik lagunudz-- elkartearen egoitzan egin dezakete (México 1880, e/ Av. Entre Ríos y Combate de los Pozos, Buenos Aires). Informazio gehiago nahi duenak 011-4381-4611 telefonora deitu edota honako bi helbideetara idatz dezake: eusketxe@ciudad.com.ar; edo eusketxe@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia