euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unai Elorriaga euskal idazlea Guadalajarako Liburu Azokan partaide izango da eta Mexikoko Euskal Etxea bisitatuko du

2023/11/17

Unai Elorriaga idazte algortarrak Mexiko bosotatuko du azaro amaiera, abendu hasieran Etxepare Euskal Institutuaren eskutik
Unai Elorriaga idazte algortarrak Mexiko bosotatuko du azaro amaiera, abendu hasieran Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Unai Elorriaga idazle algortarrak (Bilbo, 1973) Errepublika Mexikarra bisitatuko du azaro honen amaieran, parte hartzeko, izan ere FIL Guadalajarako Liburu Azoka garrantzitsuan. Zenbait aurkezpen eta solasaldi-mahai ingurutan parte hartuko du, eta besteak beste Mexiko Hiriko Euskal Etxea ere bisitatuko du, aurkezpen ekitaldi bat eginez. Guadalajaran, Azokako programa ofizialeko zenbait saiotan hartuko du parte, eta kasuren batean streamingez segitu ahal izango da (ikus hemen programa barnean).

Azoka azaroaren 25etik abenduaren 3ra bitartean garatuko da eta Elorriagak azaroaren 30ean "FIL Joven Ecos de la FIL" sailan hartuko du parte lehenik, ikasleekin solasean hiriko Preparatoria 21. Eskolan. Abenduaren 1ean, berriz, "FIL LIteratura Umore beltza eta tragikomedia literatura" sail eta saioan arituko da partaide Vivian Lavin kazetari txiletarra moderatzaile izango duen mahai inguruan, Matías Moscardi (Argentina), Carla Zúñiga Morales (Txile), Nina Lykke (Norvegia) eta Juan Pablo Villalobos (Mexiko) solaskide, 17:00etan, Expo Guadalajarako 6. aretoan.

Abenduaren 2an, larunbata, berriz, "FIL Literatura Ipuin hasi eta nobela bukatu zuen. Kontatzeko artea" izenpean arituko da Alberto Chimal idazle mexikarra solaskide, 17:30etan Expo Guadajarako Nazioarteko Eremuko B Aretoan. Elorriagak ‘Iturria’ eberriaren gaztelerazko itzulpena aurkeztuko du ‘Nosotros no ahorcamos a nadie´ (Galaxia Gutenberg, 2023). Elorriaga eta Chimal ipuinaren eta nobelaren artean dabiltza, genero laburrarekiko maitasuna partekatzen dute, eta haien lanek irudimenaren erakusketa aparta osatzen dute, bai eta narratzeko artea balioesteko gonbidapena ere, dela mikrokontakizunen bidez, dela eleberri luzeen bidez, islatu dute Etxeparetik ohar batean.

Mexikoko Euskal Etxea eta ARIAN

Horrez gain, Unai Elorriagak Mexiko Hiriko Euskal Etxea bisitatuko du. Bertan idazlearen poesia irakurketaz gozatu ahal izango dute eta elkarrizketa afaria egingo. Elorriagak ARIAN euskara ikasteko autoikaskuntza metodoa aurkeztuko du, eta horri buruzko hitzaldia emango du.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia