euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (4): Liburuzain eta FEVA bilera, Bildarratz hizlari, Mintzodromoa eta Danborrada

2023/11/16

Larunbatean, FEVA eta Euskal Liburuzainen bilerak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz Sorronen hitzaldia, danborrada, erraldoi eta buruhandiak eta mintzodromoa
Larunbatean, FEVA eta Euskal Liburuzainen bilerak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz Sorronen hitzaldia, danborrada, erraldoi eta buruhandiak eta mintzodromoa

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Laugarren kronika. Azkenik, larunbata iritsi zen, agenda lan bileraz eta aisialdi proposamenez beteta. Goizean, Necocheako Euzko Etxearen egoitzan, ordu berean, FEVA eta Euskal Etxeetako Liburutegietako liburuzain eta arduradunen bilerak egin ziren eta, urteroko gaualdi handirako ordu gutxi falta zirela, Argentinako euskal elkarteetako dantza taldeen zuzendariek ere eurena izan zuten. 

Euskal Aste Nazional honetara Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz ere bertaratu zen, izan ere bere lehenengo bisitan hirira eta baita Euskal Aste batera ere, eta Arturo Rojas hiriko intendenteak eta udal agintariek bere bulegoan harrera egin ostean, Euzko Etxean hitzaldi bat eskaini zuen, aretoa jende beteta.

Arratsaldean, ia ehun euskaltzale bildu zituen mintzodromo arrakastatsu batek, itsasoz bi aldeetako euskaldunekin solasean aritzeko eta elkar ezagutzeko aukera eskaini zuen. Elkarrizketek kalean jarraitu zuten, beste hitzordu handi baten zain, Danborrada eta Dantzari eta Musikarien Kalejira, erraldoi eta buruhandiekin batera Paris Antzokirako bidean, Argentinako dantzari taldeen eskutik gaualdi artistikoa gauzatuko zen tokira.

Hona argazki galeria berria, larunbat goizetik Paris Antzokiko gaualdirainoko tartea islatzen duena [hurrengo emanaldia datorren astelehenean].


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia