euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamaikabide: Azaroaren 21-24an 'Musika Erbestean' Batzarra Donostian, hitzaldi, mahai inguru eta kontzertuekin

2023/11/16

Kongresuan hogei irakasle eta artista baino gehiagok erbestean landutako musikak eta honen garapena aztertuko dute
Kongresuan hogei irakasle eta artista baino gehiagok erbestean landutako musikak eta honen garapena aztertuko dute

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Datorren asteartean, azaroaren 21ean, Musikaren Egunarekin bat eginez, "Musika Erbestean" izenpean, Diasporari buruzko Nazioarteko XVIII. Kongresua abiatuko da Donostian Hamaika Bide Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea antolatzaile. Asteartetik ostiralera, AEBko, Katalunia, Madril eta Euskal Herriko irakasle, musikari eta ikerlariak Gipuzkoako Foru Aldundian eta EHUko Karlos Santamaria Liburutegian elkartuko dira eta besteak beste hitzaldiak, kontzertuak eta, besteak beste, baita irakurketa dramatizatu bat biltzen duen programa segituko dute.

Nazioarteko Batzarraren egitarauak, erbesteko euskal musikarien gaia ikuspegi orokor batetik lantzeaz gain, mahai bereziak eskainiko ditu, musika eta erbesteari lotutako gai jakinak jorratuz, hala nola pertsona nabarmenduak, euskal kantagintza, musikari errepublikanoak, emakumeak erbesteko musikan edota euskal dantza eta literatura. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

EGITARAUA

—AZAROAREN 21a, ASTEARTEA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian, Gipuzkoako Plaza

- 18:00: Irekiera ekitaldia
Hasierako hitzaldi-kontzertua: Melina Burlaud hizlaria eta piano-jotzailea, Gorka Robles Alegría, ahotsa: “Musika gatibua. Musique en captivité

—AZAROAREN 22a, ASTEAZKENA
Karlos Santamaía Liburutegian. Euskal Herriko Unibertsitatea, Ibaeta

- 10:00: Euskal musikariak erbestean
Hitzaldia: Jon Bagues (Eresbil): “Músicos vascos y exilio. Una panorámica general

- 11:30: Lehenengo ponentzien mahaia

  • Larraitz Ariznabarreta (Renoko Unibertsitatea): “Yon Oñatibia: Euzkadi (1951), herriminaren doinuak
  • Iñaki Aduriz (Hamaika Bide Elkartea): “Músicos en el exilio cubano. Un acercamiento a Pedro Sanjuan
  • Ana Mary Ruiz de Guilarte (Hamaika Bide Elkartea): “Emiliana de Zubeldia

- 16:30: Euskal Kantagintza: Bigarren ponentzien mahaia

  • Iosu Chueca (Hamaika Bide Elkartea): “Ramon Muguruza: Hernanitik Valparaisora. Euskal abesbatzen akuilua erbestean
  • Jose Ramon Zabala Agirre (Hamaika Bide Elkartea): “Jorge de Riezu eta bere kantutegia

- 18:00: Kontzertua: Gasteizko Abesbatza Errepublikanoa

—AZAROAREN 23a, OSTEGUNA
Karlos Santamaría Liburutegian

- 10:00: Musikari errepublikanoak, Gustavo Durán: pertsonalitate polifazetikoa

  • Hitzaldia: Lucy Durán (etnomusikologoa eta musika ekoizlea, Gustavo Duránen alaba) eta Samuel Diz (musikaria) (kontzertuemaile eta ikerlaria): “El cancionero de Gustavo Durán, un testimonio holístico del legado musical del exilio republicano de 1939: del manuscrito original al recuerdo familiar

- 11:30: Emakumeak erbesteko musikan: Hirugarren ponentzien mahaia

  • María Curros Ferro: “De estrenar una ópera en España al olvido, ¿Quién era María Rodrigo?
  • Noelia Lorenta Monzón (Musikaria, Madrilgo Konplutense Unibertsitatea): “’De los privilegiados de la catástrofe’: el doble exilio de la compositora María Rodrigo (1939-1967)
  • Amelia Melendez (Nebrija Unibertsitatea, Madril): “Victorina Durán
  • Amaia Chueca (Hamaika Bide Elkartea): “Eresoinka: genero talaiatik

- 16:30: Musikari errepublikanoak. Laugarren ponentzien mahaia

  • Ricardo Vivancos-Pérez (George Mason University): “Joaquín Nin-Culmell y el exilio republicano en los Estados Unidos
  • Noelia Palacio Ramírez (Poeta Sánchez Bautista BHI): “El exilio en París con España en mi corazón. Recepción en España de la obra para piano de Carlos Palacio
  • Carmen Gil Fombellida (UPV-EHU eta Hamaika Bide Elkartea): “Algunos nombres propios del exilio musical de 1939

- 17:30: Irakurketa dramatizatuta: Aula Universitaria de Investigación Teatral de la Facultad de Letras de la UPV-EHU

—AZAROAREN 24a, OSTIRALA
Karlos Santamaria Liburutegian

- 10:00: Euskal dantzak erbestean. Bostgarren ponentzien mahaia

  • Faustino Aranzabal: “La danza en el exilio. Dantza erbestean
  • Monica Buxeda (Hamaika Bide Elkartea): “El exilio y el retorno del Ballet Olaeta: fusionando la danza clásica con el folklore vasco

- 12:00: Musika eta literatura. Seigarren ponentzien mahaia

  • Esther Lázaro (Universitat Autònoma de Barcelona - UAB): “La música en la obra dramática inédita de Max Aub
  • Rebeca Gómez (Hamaika Bide): “Max Aub: el grito hecho música
  • María Bueno: “Propaganda, cultura, amor: ficcionar Eresoinka de La hora de despertarnos juntos de Kirmen Uribe”
  • Eider Zabala (Hamaika Bide Elkartea): “Isidoro de Fagoaga. Tenorea eta idazlea

14:00: Itxiera bazkaria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia