euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Danele Sarriugarteren eleberri aurkezpena gaur Mexikon eta ondoren Euskal Literatura Rallya, Eider Rodriguezekin

2019/10/15

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Euskara eta euskal kulturaren ezagutza ari da bultzatzen Mexikon Euskaraldia.mx ekimena; hari horri tiraka Mexiko Hiriko Etxepare Euskal Institutuko UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura irakurle Haizea Elizondo Gorroñok literatura arloko bi hitzorduren berri pasatu digu. Bat liburu-aurkezpena, gaur asteartez, Danele Sarriugarteren 'Erraiak'en espainolezko bertsioaren argitalpena, "Entrañas" izenburupean, ekitaldian "De Sarrionandia a Sarriugarte, cambios de género en la Literatura Vasca Contemporánea" hitzaldia emango dutelarik liburuak argitaldari dituen Iruña Iriartek eta Javier Diazek.

Eta Euskararen Eguneko ospakizunei lotua, Antzerki-Rallya iragartzen du hiriburu mexikarrean Euskal Literaturan oinarritua. Hau urriaren 9tik abenduaren 3a bitartean egingo da. Edonork parte har dezake eta parte hartzeko, Irakurlegora behar da idatzi, lenguayculturavasca@enallt.unam.mx helbidera, eta bidaliko dizkizuten Eider Rodriguez euskal idazlearen kontaketen artean bat behar da hautatu eta antzerki motz bilakatu, 15 minutukoa gehienez, eta bideoan grabatu.

Bideoa postaz behar da bidali eta azaroaren 7aren aurretik postaz behar da bidali. Azaroaren 20rako aurkeztutako lanetako sei hautatuko dira. Publikoki eta epaimahaiaren aurrean azaroaren 26an emango dira. Biharamunean jakinaraziko dira hiru lan finalistak. Abenduaren 3an, azkenik, Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) egitarauaren barnean, hiru lanok eman eta sari banaketari ekingo zaio, Guadalajarako FIL topaketan parte hartzeko mexikora etorriko den Eider Rodriguez idazlea partaide izango duen saioan. Sariak, 9.000 mx, 6.000 mx eta 3.000 mx-koak izango dira, lehena, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

"Euskal Literaturan oinarritutako Antzerki-Rally"aren antolatzaile: ENALLT-UNAMeko eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza. Laguntzaile: UNAMeko Literatura Dramatiko eta Antzerki Eskola, Literatura eta Letren Fakultatea, eta Biblioteka Nagusia. Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia