euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irakurraldi bira egingo dute Unai Elorriaga idazleak eta bere itzultzaile Amaia Gabantxok Estatu Batuetan

2010/01/13

"Plants Don't Drink Coffee" liburuaren azala, Unai Elorriagak idatzia eta Amaia Gabantxok ingeleseratua
"Plants Don't Drink Coffee" liburuaren azala, Unai Elorriagak idatzia eta Amaia Gabantxok ingeleseratua

PUBLIZITATEA

Unai Elorriaga idazle getxoztarrak eta bere ingeleseratzaile Amaia Gabantxok New Yorken hasiko dute bihar datorren urtarrilaren 28ra arte Estatu Batuetako zenbait hiritan egingo duten irakurraldi bira. "Plants Don't Drink Coffee" da Elorriagak idatzirik ingelesez argitaratu den lehenengo liburu honen izena, izan ere Brooklyn-New Yorkeko Archipelago Books argitaldariaren eskutik. Bira honek New York, Washington Hiria, Menphis, Reno eta Bostoneraino ekarriko dute bikote idazle-itzultzailea.

New York, Estatu Batuak. Elorriagak eta Gabantxok bihar osteguna hasiko dute urtarrilaren 28ra arte idazle getxoztarraren hirugarren eleberria den Plants Don't Drink Coffee hau --lehena inglesez argitaratua-- aurkeztu eta literaturzale estatubatuarrekin partekatzeko antolatu duten bira. Amaitu berria den 2009an Archipelago Books-ek plazaratua, liburua New York, Washington DC, Memphis, Reno eta Boston-en egingo diren irakurraldi ireki eta doanikoetan emango dute ezagutzera, National Endowment for the Arts erakundeak (Arteetarako Fondo Nazionala) babesturik eta Eusko Jaurlaritza, Espainiako Enbaxada eta Inter-American Development Bank lankide.

Ekitaldi hauen karietara banatu den prentsa dossier estatubatuarrak Elorriaga, 2002an, bere lehenengo eleberriarekin, SPrako Tranbia-rekin, "Espainiako Kontaketa Sari Nazional prestigiotsua" irabazi zuen idazle gisa aurkezten du; baita Van’t Hoffen ilea-ren idazle eta hainbat kontaketa laburren egile gisa ere, Bilboko Labayru Institutuko irakasle eta itzultzaile ere badela esanez.

Amaia Gabantxori buruz, "literatura itzultzaile, idazle eta kritikari" gisa aipatzen du, azpimarratuz "bere lana hainbat aldizkari eta egunkaritan" eman dela argitara, "tartean Times eta The Independent-en literatura gehigarrietan. Anjel Lertxundiren Zorion Perfektua nobelaz egin zuen itzulpena 2007an plazaratu zuen Nevadako Unibertsitateak".

BIRA (gaur baieztatuta eta eskuragarri zeuden datuak)

-Osteguna, urtarrilaren 14ean, 6:30 p.m.
New Yorkeko Cervantes Institutua
211 East 49th Street
New York, NY
(212) 308-7720

-Ostirala, urtarrilaren 15ean, 7 p.m.
KGB Bar
85 East Fourth Street
New York
(212) 505-3360

-Asteazkena, urtarrilarean 20ean, 6:30 p.m.
Inter-American Development Bank
1330 New York Avenue, NW
Washington DC
(202) 623-1000

-Osteguna, urtarrilaren 21ean, 3 p.m.
Georgetown University

-Ostirala, urtarrilaren 22an, 1 p.m.
Universidad de Memphis

-Asteartea, urtarrilaren 26an, 6:30 p.m.
Sundance Bookstore
1155 West Fourth Street, # 106
Reno, Nevada
(775) 786-1188



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia