euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribek, Felipe Juaristik eta Ruper Ordorikak Six Basque poets aurkeztu dute Ingalaterran eta Irlandan

2007/10/12

Felipe Juaristi poeta (argazkia Zaldi Ero)
Felipe Juaristi poeta (argazkia Zaldi Ero)

PUBLIZITATEA

Liburuan sei euskal poeta ezagunen lanak bildu dira: Bernardo Atxagarenak, Rikardo Arregirenak, Felipe Juaristirenak, Miren Agur Meaberenak, Kirmen Uriberenak eta Joseba Sarrionandiarenak. Euren lana Ingalaterran eta Irlandan entzun ahal izan da Kirmen Uribe eta Felipe Juaristiren ahoetatik. Ruper Ordorikaren parte-hartzea ere izan dute, bera izan baita errezitalak musikaz laguntzeko arduraduna.
Hiru geldialdiko bidaia izan da; Ingalaterran, Yorkshire konderriko Beverly-n izan ziren lehenengo. Ondoren Manchesterren egin zuten hitzordua bertako Literatur Jaialdia zela eta, eta azkenik Dublingo Cervantes Institutuan aritu ziren errezitatzen. Nahiz eta hilabete hasieran egindako bidaia motza izan zen, euskal literatura jende askorengana iristea lortu dute.

Kirmen Uribek eta Felipe Juaristik euren poemak eta euren lagunenak errezitatzen zituzten bitartean, Ruper Ordorikak musikaz laguntzen zien. Bi hizkuntzetan egin zituzten bertsioak, euskaraz eta ingelesez. Itzulpena egiteaz Miren Gabantxo arduratu da eta liburuko poesiak aukeratu dituena berriz Mari Jose Olaziregi izan da.

Six Basque poets liburua Erresuma Batuko Arc argitaletxeak kaleratu du. Irakurketa ozenei dagokienez, ez da lehenengo aldia Euskal Herriko mugetatik kanpo irakurtzen dena. Lanaren aurkezpena bera, abuztuaren 12an, Edinburgheko Literatura Jaialdian izan zen, Bernardo Atxaga, Rikardo Arregi eta Miren Agur Meaberen eskutik.


Lotura interesgarriak

Arc argitaletxea
www.arcpublications.co.uk

Liburuaren aurkezpena
Euskalkultura.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia