euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zinema ikusgai bihar abiatuko den Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian, Mexikon

2013/02/28

Telmo Esnalen "Hamaiketakoa" film laburra Guadalajarako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da (argazkai TxintxuaFilms)
Telmo Esnalen "Hamaiketakoa" film laburra Guadalajarako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da (argazkai TxintxuaFilms)

PUBLIZITATEA

Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia bihar bertan hasi eta martxoak 9a arte luzatuko da. Mexikoko zine topaketa garrantzitsuena da jaialdi hau eta aurten, aurreko edizioetan bezala, euskal zinemak leku nabarmena izango du bertan, izan ere, hiru euskal filme lehiatuko dira zinemaldiko sail ofizialean, Etxepare Euskal Institututak jakinarazi duenez. Film luzeen atalean Pablo Bergerren “Blancanieves” eta Lander Camareroren “What about Columbus” dokumentala izango dira ikusgai eta, laburrei dagokienez, Telmo Esnalen "Hamaiketakoa".

Donostia-San Sebastian. Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia martxoaren 1an hasi eta 9a bitartean burutuko da Mexikon. Euskal zinemak presentzia izango du jaialdian eta hiru filmek sail ofizialean parte hartuko dute: Pablo Bergerren “Blancanieves”, Lander Camareroren “What about Columbus” dokumentala eta Telmo Esnalen “Hamaiketakoa” film laburra.

Horiez gain, “Asier ETA biok" dokumentala Films in Progress sekzioaren barne izango da ikusgai. Aitor Merino aktore iruindarraren eta bere arreba Amaia Merino dokumental egilearen proiektu honek euskal gatazka adiskidatasunaren ikuspegitik aztertzen du: Iruñean elkarrekin hazi ziren Aitor eta Asier, baina Aitor Madrilera bizitzera joan zen, aktore izateko ametsa betetzeko asmoz, eta Asier ETAko kide egin zen. Zortzi urte eman ditu gartzelan Asierrek eta 2010eko uztailean kalera irten zenean, Aitorrek kamara bat hartu eta dokumentala egitea erabaki zuen, elkar ulertzeko ahaleginean.

Martxoak 5ean, Asier eta Amaia Merino Guadalajarako zinemaldian izango dira, dokumentala aurkezteko, Etxepare Euskal Institutuaren babesean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia