euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur abiatuko den Guadalajarako Zinemaldiak leku berezia eskainiko dio euskal zinemagintzari

2011/03/25

'Izarren Argia' ikusgai izango da Guadalajarako Zinemaldian
'Izarren Argia' ikusgai izango da Guadalajarako Zinemaldian

PUBLIZITATEA

Gaur hasi eta datorren apirilaren 1a bitartean Guadalajarako (Mexiko) Zinemaldiak munduko hainbat herrialdetako azken produkzioak ekarriko ditu Mexikoko hiri honetara. Zinemaldiak 26. edizioa du aurtengoa, eta egitarauaren barruan euskal zinemari eskainitako sail berezia dakar: 'Enfoque País Vasco'. Bertan izango dira ikusgai, besteak beste, 'Izarren argia' eta '80 egunean' filmak eta 'Debekatua dago oroitzea' eta 'La plaza de la música' dokumentalak.

Guadalajara, Mexiko. Euskal zinemagintza nazioarteko jaialdietan oihartzun zabala izaten ari da azkenaldian eta Guadalajarako 26. Zinemaldian sail berezi bat izango du. 'Enfoque País Vasco' izenburupean, euskal zinemagileek eginiko hamabi lan izango dira ikusgai Jalisco estatuko hirian: lau luzemetraia eta Kimuak saileko zortzi laburmetraia.

Euskal luzemetraien artean aipagarria da '80 egunean' filma, izan ere, zinemaldiko sail ofizialeko lehiaketan parte hartuko du. Ikusgai izango den fikziozko beste luzemetraiak, 'Izarren Argia' lanak, frankismo garaian Saturrarango gartzelan atxilotuta egon ziren emakumeen istoria kontatzen du, han bizi izan zituzten tratu txar eta gehiegikerien berri emanez. Barbara Goenaga, Estibaliz Gabilondo eta Klara Badiola aktoreak dira protagonista. Filme honekin harreman estua du zinemaldiko beste euskal luzemetraia batek, 'Debekatua dago oroitzea'. Lan honetan Txaber Larreategik eta Jose Martinezek Saturrarango gartzelan izan ziren emakumeen testigantzak jasotzen dituzte. Azkenik, 'Plaza de la música' dokumentalean Juan Miguel Gutierrez zuzendariak amianto hautsaren eraginez gertatu zen amaren heriotza ikertzen du.

Laburmetraiei dagokienez, zinemaldian Kimuak programako lan hauek izango dira ikusgai: '5 recuerdos', 'Ahate pasa', 'Amona Putz', 'Dirty Martini', 'El nunca lo haría', 'Los que lloran solos', 'Marisa' eta 'La presa'.

-Zinemaldiaren egitaraua eta ordutegia, hemen



Komentarioak

  • Guernica

    “Guernica” margolana Gernikara ekartzeko 5.500 sinadura baina gahiago bildu dira. Zure atxikimendua eskatzen dugu gure ustez zilegi den aspaldiko aldarrikapen honen alde: “Guernica-Gernikara” ekar dezatela. http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80 Eta klikatu ere facebook orrian gustuko duzutela http://on.fb.me/gZdkvz

    Guernica Gernikara, 2011/03/25 10:39

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia