euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urgell sailburuaren bisita Mexikora, Euskal Etxeko buruzagiekin bilduz, Guadalajarako Liburu Azoka ikusteko

2009/12/03

Guadalajarako 2009. urteko Liburu Azokaren logotipoa
Guadalajarako 2009. urteko Liburu Azokaren logotipoa

PUBLIZITATEA

Bisitari Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Mexikon, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka dela eta --joan den 28tik datorren igandera arte zabalik Jalisco estatuko hiriburuan-- bidaia berean Mexiko DFko Euskal Etxeko ordezkariekin eta, lektoretza programa medio, Euskara eta Euskal Kultura irakasten duten unibertsitate mexikarretako buruzagiekin bilduko delarik, besteak beste. Guadalajarakoa munduko lehenengo azoka gisa dago kontsideratua espainolez, eta bigarrena, orokorrean, Frankfurteko Azokaren ondotik. Aurten gutxienez hamasei dira bertan partaide diren Euskal Herriko argitaletetxeak.

Guadalajara, Mexiko. Joan den azaroaren 28tik eta abenduaren 6ra arte, Guadalajarako Liburu Azoka ospetsuaren 20. edizioa dabil martxan Jaliscoko hiriburuan. Bertara Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu den Blanca Urgell gerturatu da euskal liburugintzaren jarrera eta argitaratzaileen kezken inguruan gehiago jakiteko helburuarekin.  Frankfurt eta Madrilekoetan egon ondoren, egungo gobernuko Kultura-Saila mundu mailako liburu azoka garrantzitsuenetan egona da.

Jaurlaritzako Antonio Rivero Kultura sailburuordea lagun ari da Blanca Urgell, eta bere egonaldian Mexikoko Euskadiko Ordezkaritza bisitatu eta aldi berean Mexiko DFko Euskal Etxeko lehendakariarekin, jatorri baztandarreko Miguel Larreguirekin, biltzeko baliatuko du aukera, baita ere Euskara eta Euskal Kultura lekoretzak ematen diren unibertsitate mexikarretako ordezkariekin batzeko. Espainiako enbaxadari Carmelo Angulo bilbotarrarekin, eta Jaliscoko Gobernuko Kultura idazkari Jesus Alejandro Craviotorekin ere elkarrizketatuko da sailburua.

Ekimen garrantzitsua

Espainolezko eremuko munduko azoka garrantsitsuena da Guadalajarakoa --Buenos Aireskoa da bigarren-- eta aurten liburuaren 17.000 bat profesionalen partaidetza izango duela iragarri da. Euskal Herritik, honako argitaletxeak bertaratu dira:

-Alberdania, Argitaletxea

-Bassarai Edizioak

-Cuadernos de Alzate

-Desclée de Brouwer

-Erein, Argitaletxea

-GEU, Argitaletxea

-Mensajero Sau, Edizioak

-Nerea, Argitaletxea

-Susaeta Edizioak

-Ttarttalo

-Txertoa

-Deustuko Unibertsitatea

-Nafarroako Unibertsitatea, Edizioak - EUNSA

-Euskal Herriko Unibertsitatea

-Nafarroako Unibertsitate Publikoa

-Verbo Divino, Argitaletxea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia