euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Santa Fe Unibertsitate Iberoamerikarrak lehendabiziko Euskal Kultur Astea egingo du

2011/04/27

Mikel Alonso sukaldari irundarrak euskal sukaldaritza erakustaldia egingo du Santa Fe-ko Euskal Kultur Astean (argazkia Noticias de Gipuzkoa)
Mikel Alonso sukaldari irundarrak euskal sukaldaritza erakustaldia egingo du Santa Fe-ko Euskal Kultur Astean (argazkia Noticias de Gipuzkoa)

PUBLIZITATEA

Maiatzaren 2tik 5era Santa Fe-ko Unibertsitate Iberoamerikarrak Euskal Astea egingo du eta lau egunez euskal artea, gastronomia, literatura eta enpresa munduaren berri emango du, besteak beste. Gorka Larrañagak, Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakasleak, eman du egitasmoaren berri eta bertaratzeko gonbitea egin dio Mexikoko euskal komunitateari.

Santa Fe, Mexiko.  Santa Fe-ko Unibertsitate Iberoamerikarrak euskal arte eta kultura erakustaldia eskainiko die ikasle eta bisitariei datorren astelehenetik aitzina. Euskal Kultur Aste honen bidez egungo Euskal Herriko arlo desberdinak ezagutu ahal izango dituzte mexikarrek, hala nola, artea, gastronomia, literatura edo enpresa mundua.

Ekitaldiak datorren astelehenean abiatuko dira, Kimuak programako laburmetraien emanaldiarekin. Hurrengo egunean, maiatzaren 3an, Mikel Alonso sukaldari irundarrak 'euskal sukaldaritza berria' delakoaren erakustaldia egingo du (Alonso Mexiko DFko Biko jatetxeko chef-a da). Ondoren, Euskal Astearen inaugurazio ekitaldi ofiziala egingo da, Gorka Larrañaga artistaren erakusketaren aurkezpenarekin.

Eguerdian euskal arte garaikideari buruz mahaingurua egingo dute Iñigo Manterola, Tasio Ardanaz eta Gorka Larrañaga sortzaileek eta, azkenik, arratsaldeko 14:30etatik aurrera, Jose Sanchez Villaseñor auditorium-eko plazan salgai  izango dira euskal gastronomia produktuak eta ikusgai 'Euskara Mundiala' kanpaina bezalako zenbait kultur produktu.

Asteazkenean, maiatzaren 4ean, euskal enpresa munduari buruzko hitzaldiak izango dira entzungai goizez, eta arratsaldean Joseba Buj idazleak 'De nuestra sola incumbencia' liburua aurkeztuko du. Euskal Asteari amaiera emanez, ostegunean gastronomia erakustaldia egingo du Sukalde elkarte mexikarrak eta Iñigo Aranbarri idazleak euskal literatura klase magistrala emango du.

Euskal Kultur Asteari buruzko informazio gehiago, Fecebook-eko orri honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia