euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko unibertsitateetan euskal kultura ikastaroak egindako ikasleei euren lana eta ahalegina eskertu zaie

2009/06/25

Iñaki Ruiz, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaria ikasleei zuzentzen
Iñaki Ruiz, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaria ikasleei zuzentzen

PUBLIZITATEA

Iñaki Ruiz Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaritzako buruak Mexikoko zenbait unibertsitatetan euskara eta euskal kulturari buruzko ikastaroak burututako 65 ikasleren lana zoriondu du ekitaldi berezi batean. Euskal Ordezkaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie kurtsoan zehar egin duten lanagatik baita euskal kulturarekiko erakutsitako interesagatik ere. Partaidetza diplomen banaketa, Unibertsitate Iberoamerikarra, UNAM, Monterreyko Unibertsitate Teknologikoa eta Mexiko Hiriburuko Teknologikoko agintariak bertan zirela egin da. Hurrengo ikasturteari begira, ikastaro berri bat iragarri da, Unibertsitate Iberoamerikarrean, jende helduari zuzendua.

Mexiko Hiria, Mexiko. Bere hitzekin, eta ekitaldi berezi batean, Iñaki Ruiz, Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkariak zoriondu nahi izan ditu 2.008-2.009 ikasturtean Mexikoko zenbait unibertsitatetan euskara eta euskal kulturari buruzko ikastaroak egindako 65 ikasleri. Ekitaldian euskal kulturaz azaldutako interesa errekonozitu zaie ikasleei eta halaber euren ikasketen diplomak banatu zaizkie.

2.006an Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritza mexikarrak lehenengo akordio bat sinatu zuen Mexikoko Unibertsitate Autonomoarekin, bertan euskal kultura sustatzeko ikastaroak abian jar zitezen. Jarraian, 2.007an, hiru akordio gehiago gauzatu ziren, hala nola Monterreyko Teknologikoarekin, Mexiko Hiriko Teknologikoarekin, eta Unibertsitate Iberoamerikarrarekin, azkeneko hau Pueblako egoitzan zein Mexiko hiriburukoan.

Ikasleek harrera ona

Itzel Olague Euskadiko Ordezkaritzako zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, 'ikasleen aldetik, euskal kulturari buruzko ikastaroek oso harrera ona izan dute'. Hori dela-eta, datorren ikasturtera begira, 'ikastaro berri bat jarriko da abian Unibertsitate Iberoamerikarrean'. Ikasleek ikasketa eskaintza zabalagoa eskatzen dute eta horregatik, Ordezkaritzak maila sakonago bateko bigarren kurtso bat bideratu du, 'lehenengo kurtsoa egindako ikasle askok bigarren bat eskatu baitute eta horregatik, ikusita dagoeneko oinarrizko ezagutzen jabe direla, kurtso aurreratuagoak ari gara prestatzen. Horietako bat da Monterrey Teknologikoan ikasi ahal izango den euskararen egiturari buruzko ikastaroa. Honetan izena emateko, euskara ezagutzea beharrezkoa dela argitzen du Olaguek.

Unibertsitate Iberoamerikarrean berriz, jende helduari zuzendutako ikastaro bat emango da lehen aldiz datorren ikasturtean. Olaguek azaltzen duenez, euskal kulturari buruzko orokorra izango da, jende heldu askoren jakin-mina asetzeko prestatua. Euskal kultura edo hizkuntzaren inguruko ikastaroak egin nahi dituenak izena abuztuan eman beharko du. Informazio gehiago eta xehetasunak eskuratzeko, Eusko Jaurlaritzako Mexikoko Ordezkaritzara jo daiteke, honako telefonoan: 525 41552.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia