euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia EmpreBask eta Sukalderen aurkezpenean izango da gaur Mexikon

2011/04/14

Guillermo Echenique, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia (argazkia EuskalKultura.com)
Guillermo Echenique, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, Mexikon da egunotan Euskadi eta herrialde honen arteko harremanak sendotzeko helburuz. Gaur Echeniquek EmpreBask eta Sukalde elkarteen aurkezpenean parte hartuko du eta Mexiko DFko Euskal Etxeko lehendakari berriarekin, Lourdes Arrechearekin, bilduko da, besteak beste. Etzi Kolonbiara abiatuko da, bere kontaktu birarekin segitzeko.

Mexiko DF, Mexiko. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, atzo heldu zen Mexikora, hiru eguneko bisitan, Euskadi eta herrialde honen arteko harremanak sendotu eta bultzatzeko helburuz. Gaur Echenique Emprebask eta Sukalde euskal mexikar elkarteen aurkezpenean izango da, gonbidatu berezi gisa.

EmpreBask eta Sukalde irabazi-asmorik gabeko elkarteak dira, eta Euskadi eta Mexikoren arteko lan-sareak sortzeko egiten dute biek ere lan:

-Sukalde elkarteak, sukaldari euskaldun, mexikar eta beste herrialdeetako sukaldarien elkarlanaren bitartez, euskal gastronomiaren eta kulturaren hedapena egin nahi du Mexikon

-EmpreBask-Mexiko elkarteak, halaber, Euskadiko eta Mexikoko enpresarien artean eta erakundeen artean merkataritzako loturak indartu nahi ditu, sinergiak sortzeko moduko ekintza, tresna eta zerbitzuen bidez

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak euskal kolektibitateari ere egingo dio bisita Mexikon. Batetik, herrialde honetako Kanpo Ekintzako idazkariarekin elkarrizketa dauka hitzartuta. Horrez gain, Mexikon ezarrita dauden euskal sukaldariekin eta euskal enpresetako ordezkariekin bilduko da, bai eta Mexikoko hiriburuko Euskal Etxeko lehendakari hautatu berria den Lourdes Arrechearekin ere, El Salvador-eko Euskal Etxeko lehendakariarekin, Mexikon Biarritzeko Foroak daukan ordezkariarekin, eta Herritarren Parlamentuko lehendakariordearekin.

Etzi Echenique Bogotara abiatuko da, Kolonbiara, Euskadi eta Latinoamerikaren arteko harremanak areagotzeko egiten ari den biraren barne.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia