euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txiki eta gaztetxoak Mexiko Hiriko Euskal Etxeko jaun da jabe egin ziren joko eta jolasez beteriko egun berezian

2008/02/27

Ekimenean parte hartu zuten bi neskak dardoekin duten trebetasuna erakusten kamerari
Ekimenean parte hartu zuten bi neskak dardoekin duten trebetasuna erakusten kamerari

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiriburuko Euskal Etxeak komunitateko haur eta gaztetxoentzako jai berezia egin zuen joan den larunbatean. Topaketa honen helburua umeei euskal lagunak egiteko aukera ematea eta Euskal Etxea bera joko eta jolasetarako tokia bihurtzea zen. Izan ere euskal elkartea bazkide nagusientzat ondo pasatu eta gozatzeko topalekua da eta hamaika adiskidantza sortu izan dira bertan. Txikiek ere bide horretan lehen pausoak eman dituzte jada eta larunbatean euskal etxea 'konkistatu' zuten euren joko eta barre algarez.
Ekimenaren ideia Euskal Etxeko bazkide eta gurasoengandik sortu zen, eta 'otsaila adiskidetasunaren hilabetea dela aprobetxatuz' --azaltzen dute bertako webgunean-- lagunekin gozatzeko jai hau antolatu zuten. 'Bere sorreratik Euskal Etxea bazkide askorentzako adiskidetasun zintzo eta benetakoak sortu diren lekua izan da. Asko haurtzarotik sortutako adiskidetasunak izan dira gainera, elkarteko ekimenetan sustatu eta haziak: dantza taldean, jaietan, txangoetan...'.

Larunbateko jaian hogei bat neska-mutilek hartu zuten parte. Bakoitzak goxokiz beteriko poltsatxo bat eraman zuen eta zozketa bidez elkarren artean trukatu egin zituzten. Ondoren bakoitzak bere abilezia erakusteko eta lehiatzeko aukera izan zuen joko desberdinetan eta irabazleek sari ederrak jaso zituzten.

[Goiko irudian giro ederra eta umore ona jaian parte hartu zuten neska-mutilen artean (argazkiak MexikoEE)]

Hainbeste jolastu ostean, indarrak bildu behar zituzten gaztetxoek eta askari gozoa eskaini zieten antolatzaileek. Menuaren izarra, zalantzarik gabe, 'Euskal Etxeko lagunendako' esaldiarekin apainduriko tarta izan zen. Egun alai eta gogoangarria izan zen eta umeek, lagunak egiteaz gain, Euskal Etxean euren txokoa egiten hasi ziren. Egunpasako argazki gehiago nahi duenak, Euskal Etxearen webguneko Argazki Galerian atxeman ditzake.


Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxea, MexikoDF
www.centrovascomexico.com

Euskal Kultura lektoretza gehiago Mexikon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 26ean

Gaztelupe korua Mexiko Euskal Etxearen urteurrenean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 19an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia