euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Presencia Vasca"-ren 18. urteurrena ospatzeko Paranako Urrundik Euskal Elkarteak pilota txapelketa antolatu du

2008/02/27

"Presencia Vasca" irratsaioaren kideak 16. urteurrenean
"Presencia Vasca" irratsaioaren kideak 16. urteurrenean

PUBLIZITATEA

Federico Borrasek gidatu eta igandero --martxotik aurrera 11etatik 12tara, Radio Universidadetik (105.7 Mhz)-- ematen den "Presencia Vasca" irratsaioaren 18. urteurrena ospatzeko Argentinako Paranako Urrundik Euskal Elkarteak pilota txapelketa antolatu du datorren larunbaterako. Hemezortzi urteotan irratsaioak euskal aste nazionalaren berri eman du eta astero euskal etxeetatik bidaltzen dizkioten informazioa zabaltzen du.
Pilota txapelketa Club Catamarca Centraleko kantxan (Concordia 243) gauzatuko da arratsaldeko lauetatik aurrera. Partidak eskuz binakakoak izango dira eta trinketeko modalitatean. Sarrera doanekoa izango da eta lehiak amaitzerakoan jokalariak, pilotazaleak, zuzendaritzako kideak eta Presencia Vascako jarraitzaileak oro har askari batera daude gonbidatuta Urrundik-eko egoitzan (España 430 kalean). Hor eta testuinguru horretan, sarien banaketa egingo da.

Esku pilota Euskal Herrian pasio gehien sortzen duen modalitatea da. Kirol gogorra da, piloten ezaugarri berezi eta pisuarengatik, pilotak esku zabalduaz jotzen baitira. Tokiari buruz, zenbait tokitan joka daiteke: bi edo hiru paretako frontoietan, pareta bakarreko frontoietan edota lau paretakoetan (trinketea).

"Presencia Vasca" irratsaio paranatarra Raul Alcainek hasi zuen eta geroztik bere biloba Federico Borrasek hartu zion txanda. Proposamenaren ardatz nagusienetako bat euskal musika zabaltzea da. Interneten bidez jasotako edo Euskal Herriko edo Argentinako erakunde, euskal etxe eta pertsonei bildutako informazioa ere ematen du.


Lotura interesgarriak

Paranako Urrundik Euskal Elkartearen web orrialdea
www.urrundik.com.ar

Victoria Aja pianojole bilbotarrak Paraná-n joko du
2007ko urriaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Urrundik-eko 'Emakumeen bakarrizketak' txalo ugari jaso zituen
2007ko martxoaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Presencia Vasca' irratsaioak 17 bete ditu
2007ko apirilaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia