euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Denak Bat EEak Lehen Emakume Topaketa egin du 'Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunean'

2022/11/28

Mendozako Denak Bat Euskal Etxean pasa den azaroaren 25ean burututako Lehenengo Emakumeen Topaketaren irudi promozionala
Mendozako Denak Bat Euskal Etxean pasa den azaroaren 25ean burututako Lehenengo Emakumeen Topaketaren irudi promozionala

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak bat egin zuen joan den azaroaren 25ean bertan, joan den ostiralean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Egunarekin, izan ere egun horretan antolatuz bere Lehenengo Emakume Topaketa, 'Emakumeok' izenpean. Leonor Azpillaga koordinatzaile, EEko emakume talde bat bildu zen, gaur egun emakumea izateak dakarrenari buruzko hausnarraldi bat egitea xede.

Nafarren ondorengoa den Leonor Azpillaga urte batzuk dira Mendozako Euskal Etxeko bazkide dela eta bertan gimnasia eta emakumea uztartzen dituen “Emakumeak sasoian” bere proiektuaren barruan emakumeentzako gimnasia tailerra koordinaten du. Kontatu digunez, Lehenengo Emakumeen Topaketa hau, Argentinako euskal etxeetako kideei zuzenduta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eskolak 2021ean antolatutako prestakuntza jardunaldietan parte hartu izanaren emaitza da.

Kronograma adostu dute 2023rako

Lehenengo bilera honetan hausnarketa eta hartu-emanak izan ziren nagusi. Dantza eta jolasen bidez, hiru ardatz jorratu zituzten: sexu-genero sistema, emakumeen ahalduntzea eta genero ikuspegi berria. Partaideek, guztiak euskara ikasleak eta euretako batzuk gainera abesbatzaren kideak, askari bat partekatu zuten jardunaldiaren ostean eta datorren 2023rako hiru topaketen kronograma adostu zuten. 

“Topaketa oso onuragarria izan zen eta emakume gehiagorekin konektatzera bultzatu gintuen. Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten guztiei eta topaketa posible egin zuten erakunde guztietako lagunei”, adierazi dio Azpillagak Euskalkultura.eus-i.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia