euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Artea Euskal Etxeak Anne Lukinen kontzertu batekin ospatuko ditu Nafarroaren eta Euskararen Eguna

2022/11/29

Anne Lukinen Nafarroaren eta Euskararen Eguneko kontzertua Palmako Xesc Forteza Antzokian, Artea Euskal Etxearen eskutik
Anne Lukinen Nafarroaren eta Euskararen Eguneko kontzertua Palmako Xesc Forteza Antzokian, Artea Euskal Etxearen eskutik

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Urtero sasoi honetan bezala, urte amaiera ekitaldiz bete samarra dator Mallorcako Artea Euskal Etxearentzat, beti ere apustu sendo batekin normaltze aldera. Honela,  joan den astean Antxon Olaberen "Necesidad de una política de la Tierra, emergencia climática en tiempos de confrontación" liburua aurkeztu ondoren, datorren igandean, abenduaren 4an, Euskararen Eguna eta Nafarroaren Eguna ospatzeko deia egin eta gonbidatu dute Anne Lukin-ek Palmako Xesc Forteza Antzokian eskainiko duen kontzertura.

Ondoko igandean, abenduaren 11ean, Euskal Etxeak urteko bere azken Batzarrea egingo du, 11:30etan Son Rapinya Frontoian. Bertan aurtengo ekitaldien errepasoa egingo da eta 2023rako planak aipatuko. Gero adiskidetasun bazkaria, hiriko Jai Alai Tabernan. Kantak ez dira faltako ezta bozkarioa ere Covideko bi urteen ondotik berriz ere bildu ahal izateagatik. Opariak emango zaizkie bazkide nabariei. Eta halako egun batean Olentzerok ere agindu du bertaratuko dela, ume eta helduen pozgarri.

Gogora dezagun azaroaren 24an EEak koordinatuta Antxon Olabe Egañak bere azken liburua aurkeztearren egin zuen bisita arrakastatsua izan zela oso. Goizean, irakasle eibartarrak mintegi batean hartu zuen parte Illes Balears Unibertsitatean. Arratsaldez, Lluna liburutegian antolatu zuten klimaren emergentzia egoera eta egun bizi dugun momentu larria ardatz duen liburu honi buruzko ekitaldia, egilearen eta antolatzaileen atseginerako berrogei bat pertsona bildu zituena.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia