euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Entzun Mallorcako Euskal Etxeko Gotzon Merlok koronabirusari eskaini dion kantua: doinu zaharra, hitz berriak

2020/07/06

Aurkeztutako lanen artean, Gotzon Merlok aurkeztutako kantu hau, Oskorriren 'Aita-semeak'-i hitzak moldatuz. Ongi, Gotzon!
Aurkeztutako lanen artean, Gotzon Merlok aurkeztutako kantu hau, Oskorriren 'Aita-semeak'-i hitzak moldatuz. Ongi, Gotzon!

PUBLIZITATEA

Mallorca, Espainia. Pandemia garai honetan, Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertan behera utzi zuen ikasturte amaiera ospatzeko antolatu ohi duen bazkaria, baina itxialditik atera ondoko fasean gaudenez pintxo-pote deialdi txikiago bat egin zuen bertako taberna batean; besteak beste, koronabirusa gai harturik Euskal Etxeak antolatutako lehiaketaren sariak ematearren. Hogei pertsonak hartu zuten parte ekitaldian. Irabazleen artean, lehiaketan txiste bat kontatuz eta marrazki bat marraztuz parte hartu zuten bi haur.


Gotzon Merlok Aita-semeak donuari hitzak aldatu eta konfinamendua hartu zuen mintzagai. Aupa Gotzon!

Saria eta diploma bana jaso zutenak izan ziren Davinia Carvallo, Teo Muñoz, Nicolás Ibarra, Mari Luz Melero, Raúl Palomino, Gabriel Esnal, Carlos Ortiz, Maria Àngels Ferragut, Rosa Corral, Ane Bastida, Natxo Knörr, Gorka Knörr, Aingeru Merlo, Arantza Dañobeitia eta Ander eta Asier haurrak. Txisteak, kantuak, bideoak, kontaketa laburrak, marrazkiak eta zeramika pieza bat aurkeztuta,


Erdian, Ander eta Asier haurrak, alboan Ana Herrera EEko idazkaria eta Nicolas Ibarra lehendakaria

Zeramika lana aurkeztu zuen Davinia Carvallo lehiakidea, bere sarian eta txaloak jasotzen

Parte hartutako hamalau helduek eta bi haurrek jaso zuten partaidetza diploma eta pintxo-pote bat hartzeko adina diru. Eskerrik asko guztiei!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia