euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalean da Jazoera aldizkariaren 111. zenbakia, Caracasko euskal komunitatetik Pedro Javier Arriaga Aguirre-k ekoitzia

2020/07/06

Caracasetik Pedro Javier Arriaga Aguirre-k ekoizten duen Jazoera buletinaren 111. zenbakia
Caracasetik Pedro Javier Arriaga Aguirre-k ekoizten duen Jazoera buletinaren 111. zenbakia

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Plazaratu berria du 2020ko ekaineko bere zenbakia, aldizkariaren 111.a egiten duena, hilabetero Caracastik Pedro Javier Arriaga Aguirrek ekoizten duen Jazoera agerkariak. Zenbaki honetan bereziki lodia dator, 61 orrialde baitauzka. Arriagak berak editorialean aurkezten duenez, zenbakiak besteak beste hiru neskaren lana azpimarratzen du, Jone Leizaola, Itxaso Uzkanga eta Arancha Olabeaga-rena (azken honi buruz txosten luzea idazten du Iñaki Anasagastik).

Andoni Zugasti Altos Mirandinos-ko komunitateaz mintzo da, Buenos Airestik bertako Laurak Batek sustatutako Venezuelarekiko elkartasuna aipatz, en da, Euzko Gaztediren dokumentu zahar bat erakusten da eta Txorrote jesuitari bisita egiten zaio, EuskalKultura.eus-ek Iker Sabandori egindako elkarrizketa transkribatzeaz aparte.

Koronabirusaren karietara Deiak Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxagari egindako elkarrizketa ere hizpide, beste artiklulu batean Urkullu lehendakariak munduko euskal etxe eta federazioekin internetez izandako online bilera laudatzen da, eta lehendakariak euskal etxeei tenore berezi honetan egindako lana eskertu izana nabarmentzen da.

-Jazoeraren 111. zenbakia hemendik irakur edo jaitsi daiteke (pdf)
-Jazoeraren azkeneko zenbakiak centrosvascosvenezuela.com-etik irakur edo jaitsi daitezke
-Facebook: Jazoera, Publicación de la Comunidad Vasco Venezolana
-Twitter: @jazoera
-Whatspp: +58 424 1797908

Jazoera zuzenean zure emailean jaso nahi baduzu, email honetara eska dezakezu: jazoera@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia