euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argazki-itzuli azkarra Emakumeen Eguneko euskal etxeetako saioetan barrena eta datorren asteko azken ekitaldiak

2019/03/15

Arrecifeseko Udalak Teresa de Zavaleta (bigarrena, gure eskuinetik) saritu zuen Emakumeen Egunean
Arrecifeseko Udalak Teresa de Zavaleta (bigarrena, gure eskuinetik) saritu zuen Emakumeen Egunean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Munduko hainbat lekutan, euskal etxeek Martxoaren 8an bertan ospatu zuten Emakumearen Nazioarteko Eguna, egunak gailendutako aldarriei eutsiz. Hala gertatu zen Argentinan eta Uruguain: kasu batzuetan euskal gizataldeko emakumeek diplomak eta sariak jaso zituzten kolektibitatearen alde egindako lanagatik; beste batzuetan, hitzaldiak, erakusketak eta afariak egin ziren emakume jakinak eta kolektiboa orokorrean omentzeko. Baina izan da baita ere ekitaldia atzeratu eta ospakizuna datorren aste honetara pasatutako euskal etxerik.

Artikulu honen azkenera irudi-galeria bat bildu dugu, euskal etxe batzuetatik iritsi zaizkigun euren ospakizunetako argazkiekin, Hain zuzen ere Argentinako Arrecifes, Azul, Chacabuco, La Plata, Concordia, General Rodríguez eta Villa Maríako irudiak dira; eta Uruguaiko San José-koak.

Eta, ospakizunak bukatu ez direnez, euren festa edo aldarrikapen-eguna datorren astera atzeratu duten honako deialdiak ere iragartzen ditugu:

Jose C. Paz-eko Toki Eder-ek martxoaren 21ean egingo du ‘Emakumeak eta ekitatea’ tailerra, arratsaldeko 5:30etatik aurrera. Ekintza Paula Basaldua soziologoaren esku egongo da.

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxean martxoaren 22an izango da Emakumearen Eguneko ekintza. Maite Bengoa lehendakariak hitzaldi bat eskainiko du arratsaldeko 7:30etan.

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna-n, azkenik, martxoaren 23an bilduko dira bertako lagunak ‘Mi vida en marte’ luzemetraia ikusteko. Filmak emakumeen bizitzarekin lotura duten hainbat gai jorratzen ditu eta pelikula bukatuta topiko horien inguruan mintzatuko dira.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia