euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > 8M Argentinan eta Uruguain

hurrengoa »
Arrecifesen

Arrecifesen

Arrecifeseko Udalak Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko bi emakume saritu zituen aurten Emakumearen Egunean: urtarrilaren 26an eta 89 urterekin zendu zen Maria Angelica Echaniz eta Teresa de Zavaleta. Angelica "Cusa" Echaniz-ek bizitza osoa eman zuen Euskal Etxean: txikitan, dantzari; heldutan, zuzendaritza batzordean; eta azken urteetan belaunaldi berriak laguntzen. “Etxeko ‘argazkilaria’ zen, Euskal Aste guztietara joaten zen –eta goxokiak eramaten zituen autobusean jateko– eta San Inazio Egunean berak egindako intsignia argentinarrak banatzen zituen bildutakoen artean”, gogoratu zuten Euskal Etxeko kideek zeremonian. ‘Cusa’ren izenean Laura Angel alabak jaso zuen diploma. Teresa de Zavaleta Euskaldunak Denak Bat-ekoa ez ezik, Argentinako euskal diasporaren erreferente nagusietako bat da. Dantzari hasi zen txikitan Arrecifesen eta gero dantza eta euskara irakasle bihurtu zen. "Ehunka ikaslek ikasi zuten berarekin eta bere ezagutzaz gain Euskal Herriarekiko maitasuna jaso zuten" diote bere lagunek. Saria jasotzeko momentuan, Arrecifeseko euskal kolektibitatean garrantzi handia izan zuten beste bi emakume izan zituen gogoan Zavaletak: Alicia Azarola, Argentinako euskal etxe bateko lehendakaria izatera iritsi zen lehenengo emakumea; eta Mariluz Artetxe, FEVAko lehenengo –eta oraingoz bakarra– emakumezko lehendakaria (argazkia Arrecifeseko Udala)


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia