euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta handiz eta giro bikainean egin da asteburuan Valentzia hirian Valentziako Euskara Ikasleen I. Topaketa

2022/11/28

Herrialde Valentziarreko Euskara Ikasleen Lehenengo Topaketako partaideak, Valentziako Euskal Etxearen egoitzaren inguruan
Herrialde Valentziarreko Euskara Ikasleen Lehenengo Topaketako partaideak, Valentziako Euskal Etxearen egoitzaren inguruan

PUBLIZITATEA

Valentzia, Espainia. Arrakasta handiz eta giro bikainean egin zen joan den larunbatean Valentzia hirian Valentziako Euskara Ikasleen I. Topaketa. Euskaraldiarekin bat eginez, Castellò, Alacant, eta Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskara ikasle eta irakasleak eta Valentziako Laurak Bat Euskal Etxekoak bildu ziren azken honen egoitza barne eta kanpoaldean, elkar ezagutu. elkarrekin jardun eta euskara lokarri eta komunikabide jolastu eta bilakatzeko elkarren artean sortutako arigune valentziar berezi hau.

Programak, izan ere, partaidetza bultzatu zuen etengabe, elkarrekin aritzeko eta elkarrekiko harremana sustatzeko hamaika aukera emanez, herri kirolak, bateko eta besteko jolas eta dinamikak eraginez euskaraz, eta geroago, kantatzea bera, euskal dantzak, karaokea-eta medio bakoitzak zekiena erabili eta belarria modu ludikoan egiteko parada jolaskorrak eskainiz, batere ahaztu gabe pintxo barra amaigabeak mokadu eta mokadu artean sortu zuen giroa.


Azaroaren 26ko Valentziako Euskara Ikasleen Lehenengo Topaketaren irudi laburpena

Antolatzaile eta parte hartzaileak gustura geratu dira, euskara eta ongi pasatzea bikain uztatu dituen ekitaldi honen aurreneko edizioan. Bidea ikasita, 2023an ildo bererari eutsi eta bigarren deialdia antolatzea legoke buruan. Zorionak antolatzaile eta parte hartzaile guztiei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia