Valentzia Hiria. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko. Euskal Herrian edo Valentzia inguruan bizi zaren irakaslea bazara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona, eta prest bazaude formakuntza proiektu euskaltzale honi ekiteko, hona mahaigainean aurkezten dizuten aukera ederra zure gaitasun, trebakuntza eta gogoak ilusioz martxan jarri eta euskal etxe batek eskaintzen dizun testuinguru engaiatu eta euskaltzaren barne aitzinarazteko.
Klaseek ikasturte osoa bilduko dute, urritik ekainera bitartean, astelehenetik ostegunera eta eskolak arratsaldeetan. EuskalEtxeko euskaltegiak 75 bat Ikasle ditu 5 mailatan banatuta. Klaseak Euskal Etxearen egoitzan ematen dira eta euskal elkarteak eskaintzen dituen gainerako jardueren babesa har dezakete, giro euskaltzalea lagungarri.
Kontratu finkoa eskaintzen da epe luzera begira, baino aukera guztiak aztertuko dira hautagaien egoeraren arabera. Interesatuek cvasconavarro@yahoo.es emailera idatzi dezakete kontsulltak helarazi, argibideak eskatu, proposamenak egin eta hautagaitzak aurkezteko.