Suffield, Connecticut, AEB. New England-eko Euskal Etxeak, Connecticut-en, Riki Lasaren farman (baserri edo landetxean) egingo du asteburu honetan bere 'Basque Fest' euskal jaia. Ohi denez, euskal musika, janari eta ohiturek protagonismo berezia izango dute eta bereziki herri kirolek. Gogoratu oraingo festa honekin batera, abuztuaren 30ean 'Jai-Alai Fest', Connecticut-eko Berlin-en; eta 'New London Basque Fest', aurten urriaren 4an New London-en, direla New England-eko Euskal Etxearen jendeari begirako hiru festa nagusiak.
Larunbat honetako 'Basque Fest' 13:00etatik aurrera garatuko da eta 'etxeko moduko' euskal estiloko bazkari ederra agintzen die bertaratuko direnei. Izena emateko, idatzi nebasque@gmail.com helbidera. Sarreraren prezioa, 30 dolar helduek; eta 15 dolar 18 urtetik beheragokoek. Barne dira zerri errea, txistorrak, osagaiak, postrea eta edariak, guztiak euskal elkarteko kideek prestatuak.
Baina eguneko izarra, herri kirol saio eta erakustaldiak izango dira, tartean harrijasotzea, aizkolariak (ez galdu norgehiagoka!), Txingak-eroatea, txokorrak batzea, sokatira eta gehiago... Zuzeneko musika agindu dute, janari apartarekin eta ezaugarri duten Euskal Herriko moduko euskal jai giro atsegina. Urteko lehenengo seihileko Basque Fest hau iaz hasi zen antolatzen. Antolatzaileak, eta euskal kluba sortu zutenek, asko AEBn zesta pilotariak izandakoak, konpromiso handia dute Jai-Alaiarekin eta euskal herri-kirolekin.
Gogora dezagun festa hau, Riki Lasaren eskuzabaltasunari esker egin daitekeela. Antolatzaile dira Riki Lasa bera, Beronika Alonso eta Madelaine Nay.
Hona New England-eko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordea:
- Lehendakari: Mary Guerenabarrena
- Lehendakariorde: Maider Alonso
- Idazkari: Roberto Guerenabarrena
- Diruzain: Juan Mari Aramendi
- Zuzendari: Ricardo Sotil Lasa
- Zuzendari: Barbara Arrieta
- Zuzendari: Raul Blanco
- Zuzendari: Jose Ramon Aja
- Zuzendari: Andy Jones
- Zuzendari: Aitor Uriguen
- Zuzendari: Fred Argilagos
- Zuzendari: Charlotte Hennegan
- Zuzendari: Madeleine Nay
- Zuzendari: Beronika Alonso