euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskarararekiko hastapen ikastaro expres bat iragarri du berehala hasteko

2021/02/05

Arian metodoarekin ematen ditu klaseak German Eiguren irakasleak Valentziako Euskal Etxean
Arian metodoarekin ematen ditu klaseak German Eiguren irakasleak Valentziako Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Valentzia, Espainia. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskarararekiko hastapen ikastaro expres bat iragarri du, otsailaren 15ean hasiz, klase online zein, egoerak ahalbidetzen badu, presentzialekin. Astelehen eta asteazkenetan izango da, 19:30etatik 21:00etara, otsailetik ekaina bitartean. "Gure helburua bertako jendea da, ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, baina bai interesa eta aritzeko jarrera, normalean gure ikastaroak urritik ekainera badira, bederatzi hilabetekoak, hau seikoa izango baita bakarrik, baina eduki osoarekin, gramatika landuz eta ariketa apur bat gutxiago eginez", adierazi dio EuskalKultura.eus-i kastaroko irakasle German Eiguren lekeitiarrak.

Pandemiak eragindako egoeragatik, Generalitaten aginduz Euskal Etxea bezalako elkarteak itxita daude Valentzian, eta beraz klase presentzialik ez da posible momentu honetan, eta eskola guztiak onlinera pasatu dira. Asmoa, dena den, egoerak ahalbidetzen duen bezain laister presentzialera itzultzea litzateke, baieztatu digu irakasleak, gehituz klaseetan gaztelania eta valentziera erabiltzen dituztela.

Interesa daukaten jendeek cvasconavarro@yahoo.es helbidera idatz dezakete edo telefono edo whatsappez 609949961 zenbakian kontaktatu.

Valentziako Euskal Etxea: Peu de la Creu 8, Ciutat Vella, València.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia