euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Euskal Herriari buruzko erakusketa estrenatuta, Quebec-eko 'Iparralde' elkartea dokumentala grabatzen hasi da

2026/06/30

Coline Sénac-ek aurkeztu zuen Iparralde Elkarteak eratutako "Ipar EH: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketa Quebec-en (ar SPUQ)
Coline Sénac-ek aurkeztu zuen Iparralde Elkarteak eratutako "Ipar EH: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketa Quebec-en (ar SPUQ)

PUBLIZITATEA

Quebec Hiria, Quebec. Ekainaren 16an inauguratu zuten Quebec-en "Iparralde: historia ezezagun baten artxiboak” erakusketa Kultur-Arte-Gizarte Ikerketa Gunea den CELAT Nazioarteko Mintegiaren baitan. Erakustaldia ekainaren 18an zabaldu zitzaion publiko orokorrari, hiriko l’Îlot des Palais Museoan, Iparraldeko jatorria duen Quebec-eko Coline Sénac irakasleak eskainitako bisita gidatu batekin. Aldi baterako erakusketa Josu Martinez zinemagile bilbotarraren ‘Bizkarsoro’ filmean dago oinarrituta eta irailaren 8ra arte egongo da bertan ikusgai.

Jaio berria den ‘Iparralde’ Elkartea antolatzaile, proposamenak Ipar Euskal Herriaren gaur eguneko errealitatea erakutsi nahi du: “Historia aberatsa eta konplexua du eskualdeak eta askotan historia hori ezagunagoak diren beste kontakizun batzuen azpian geratu da”, azaltzen dute elkartetik. Erakusketak hainbat dokumentu, lekukotasun hunkigarriak eta argazki argitaragabeak biltzen ditu, helburu batekin: “Iparraldeko herritarren istorioa kontatu nahi dugu, nola lortu zuten euren ondarea eta hizkuntza mantentzea mendeetan zehar gertatu ziren aldaketen aurrean”, diote antolatzaileek.


Coline Sénac, bisitariak laguntzen eta erakusketaren materialen esanahia azaltzen


Euskal Herrian dokumentala euskaraz grabatzen, irudian Enargia elkartearen egoitzan

"Mundu bateratua egin" dokumentala

EuskalKultura.eus-ek ekainaren 11ko artikuluan primizia legez iragarri zuen legez, Iparralde Elkartea euskarazko dokumental bat filmatzen hasia da egunotan Ipar Euskal Herrian. Coline Sénac bera zuzendari, lan taldea Lapurdira iritsi da duela egun pare bat, bertako talde eta erakundeetako erreferenteak elkarrizketatzeko. Parte hartuko duten erakundeak esparru askotakoak dira, hala nola Bizi Mugi (urgentzia ekologikoaren eta justizia sozialaren aldeko mugimendua); Alda (etxebizitza denontzat); Euskal Herria Zuzenean (musika jaialdia); Euskal Kultur Erakundea (ondarearen zaintza); Eusko (euskal moneta); Euskal Herriko Laborantza Ganbara (tokiko nekazaritza); ⁠Plazara (euskara, erdigunera); Bakearen artisauak (bakearen eta elkarrizketaren aldeko hezkuntza); eta Enargia (trantsizio energetikoa).

“Nire asmoa da ezagutza deskolonizatzea eta publikoarengana hurbiltzea; Quebec-eko jendeak ezagutu behar ditu oso ezezagunak baina aldi berean oso garrantzitsuak diren Iparraldeko alde ezkutatuak”, adierazi du gizarte eta kultur dinamiketan aditua den Sénac-ek. Dokumentala 2027ran estreinatzekotan dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia