euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskalduna zara eta irakasle lana maite duzu? Euskara irakasle bila dabil Bordeleko Euskal Etxea

2013/07/10

Bordeleko Euskal Etxearen azken ekitaldietako bat Fête de la Musique jaia izan zen, eta makina bat lagun bildu zituen Euskaldunen Plazan egin ziren kontzertuetara (argazkiak BordeleEE)
Bordeleko Euskal Etxearen azken ekitaldietako bat Fête de la Musique jaia izan zen, eta makina bat lagun bildu zituen Euskaldunen Plazan egin ziren kontzertuetara (argazkiak BordeleEE)

PUBLIZITATEA

Lan eskaintza egin du Bordeleko Euskal Etxeak, euskara irakasleak lortze aldera. Euskara sustatu eta irakastea bere-berea du euskal etxe bordeletarrak eta bertako zuzendariak hasiak dira dagoeneko datorren ikasturterako planak egiten, euskara eskolekin segitzearren. Eskaintza, beraz, 2013-2014 ikasturterako da, astegunetan eta arratsaldez, Euskal Etxeko maila diferentetako ikasleei irakasteko. Euskalduna bazara eta irakastea maite baduzu, hau izan dezakezu aukera.

Bordele, Frantzia. Bordeleko Eskual Etxeak euskara irakas dezaketen pertsonak behar ditu 2013-2014 ikasturterako, euskal elkartearen baitan antolatuta dauden klaseen kargu egin daitezen. 

Sartzea irailaren 23an izanen da. Klaseak arratsaldeko 6 t'erdietatik 9ak arte izaten dira, Eskual Etxean, astelehenetik asteazkenera. Ikasle talde bakoitzak saio batean parte hartzen du astero.

Irakasle batek, bere ordutegiaren arabera, bat, bi edo hiru talde hartzen ahal ditu astean zehar. Baldintza ekonomikoei dagokienez, irakasleak 45€ jasoko du, 2 ordu t'erdiko saio bakoitzeko. Ikasturtean zehar, saioen kopurua 25etik 30era bitartekoa izanen da. 

Euskalduna baldin bazara eta irakaskuntza interesatzen bazaizu, kontaktu hartu Patrick Urruty Gau Eskolako arduradunarekin, hona idatziz: gaueskola@eskualetxea.org; edo telefonoz hona deituta: (33)(0)685-553737.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia