euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

CD bat grabatu eta EHtik kanpo bost kontzertu eman nahi dituzu? Parte har ezazu Musiketxeak-en deialdian!

2013/07/10

Musiketxeak sareak egin duen bideoaren irudi bat
Musiketxeak sareak egin duen bideoaren irudi bat

PUBLIZITATEA

Musiketxeak sareak euskal musika taldeei zuzenduriko deialdia argitaratu du. Lau talde aukeratuko dituzte eta horiek jasoko duten saria elkartea osatzen duten lau aretoetan --Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkartea-- kontzertuak ematea izango da. Horrez gain, talde batek EP bat grabatu eta EHtik kanpo egingo duten biran aurkeztuko du. Izena eman eta abestiak bidaltzeko epea uztailaren 22an amaituko da.

Donostia-San Sebastián. Musika taldea duzu eta ezagutzera emateko aukera baten bila ari zara? Balia ezazu "Musiketxeak" sareak ematen dizun abagunea, 2013ko euskal musika taldeentzako deialdiari esker. Lau talde aukeratuko dituzte, sarea osatzen duten lau aretoetan kontzertuak emateko. Horrez gain, horietako batek EP bat grabatuko du eta Euskal Herritik kanpo bost kontzertu emango ditu.

Parte hartzeko epea uztailaren 22an amaituko da. Deialdiaren parte izan nahi duten taldeek e-maila bidali behar dute info@musiketxeak.eu helbidera, MUSIKETXEAK 2013 DEIALDIA izenburupean, honako materialeekin: 

·Izena emateko fitxa beteta (eskuratu musiketxeak.wordpress.com helbidean)
·Gutxienez hiru kanta mp3 edo wma formatuan
·Taldearen bio txiki bat eta baita orain arte burututako proiektuak ere
·Taldearen 2 argazki
·Riderra zehaztapen teknikoekin
*Aukerakoa: artisten zuzenekoa DVDan grabatua (batzorde artistikoak aintzat hartuko du)

Deialdiari buruzko informazio osoa, hemen.

Musiketxeak sarea 2011n sortu zen eta Jimmy Jazz Gasteiz, Bermeoko Kafe Antzokia, Biarritzeko Atabal eta Bilboko Emankor Elkarteak osatzen dute. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, bidali e-maila info@musiketxeak.eu helbidera edo jo Musiketxeak webgunera.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia