euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fermin Muguruzak nazioarteko bira abiatuko du martxoaren 21ean: Berlin, Buenos Aires, Mexiko, NY, Tokyo...

2013/03/06

Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren "No More Tour 2013" biraren kartela
Fermin Muguruza eta Kontrakantxaren "No More Tour 2013" biraren kartela

PUBLIZITATEA

Diasporako euskaldunek eta munduko rock zaleek Fermin Muguruzaren musika zuzenean entzuteko aukera izango dute udaberritik aurrera, kantari irundarrak No More Tour 2013 abiatuko baitu datorren martxoaren 21ean. Oraingoan Kontrakantxa izeneko banda izango du alboan Muguruzak, azken urteetan berarekin aritu diren 8 musikarik osatuta. Bira Kurdistanen hasiko da eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hirietara helduko da abuztuaren 31a bitartean. Kontzertuen zerrenda osoa, jarraian.

Donostia-San Sebastian. Diasporan zale asko ditu Fermin Muguruza musikariak eta horiek guztiek  leial jarraitu dute 30 urte hauetan irundarrak izan dituen hamaika talde eta proiektutan: Kortatu, Negu Gorriak, Ireki Ateak, Asmathic Lyon... Orain, datorren martxoaren 21etik aurrera, berriz ere irundarra zuzenean ikusteko aukera izango dute, No More Tour 2013 biraren baitan.

Bira honetan Kontrakantxa banda izango du lagun Muguruzak, berarekin hainbat proiektutan ibilitako musikariek osatua: Mikel Txopeitia (bateria), Fino (saxoa), Jontron (tronboia), Lonbi (tronpeta), Zigor DZ (DJa), Oskar Benas (gitarra), Xabi Solano (eskusoinua) eta Victor Navarrete (baxua).  

Hauek dira kontzertuak:

FERMIN MUGURUZA KONTRAKANTXA

NO MORE TOUR 2013 (Part I)

Martxoa/Marzo

21: DIYARBAKIR/AMED - Newroz Celebration
23: BONN - Newroz Demonstration

Apirila/Abril

06: ONDARROA - Kafe Antzokia
11: RAMALLAH - Ramallah Cultural Palace
19: DURANGO - Plateruena
20: BILBO - Kafe Antzokia
26: MANRESA - Stroika
27: VALENCIA - Burjasot
29: BOCHUM - Bahnhof Langendreer

Maiatza/Mayo

01: BERLIN - Kreuzberg Barrio Antifascista
04: VILLARROBLEDO - VIÑA ROCK  Festival
10: OURENSE - REPERKUSION Festival
11: ZARAUTZ - Udaberri Fest
16: BUENOS AIRES - Teatro Vorterix
17: CORDOBA - Sala Astral
18: SANTIAGO DE CHILE - Galpón Víctor Jara
22: BOGOTA - Latino Power
25: MEXICO DF - El Plaza
31: GASTEIZ - Jimmy Jazz

Ekaina/Junio

01: IRUÑERRIA - Hatortxu Rock 15 urte
08: ROMA - CSOA Corto Circuito
12: LOS ANGELES - House of Blues
13: NEW YORK - Bowery Electric
15: NEW YORK - "The Swamp" Brooklyn
17: MONTREAL - Francofolies Festival
21: MADRID - Planet Babylon Festival
22: TUTERA - Zezen Plaza/Nafarroa Oinez
28: LEKORNE - EHZ Festibala

NO MORE TOUR 2013 (Part II)

(Biraren bigarren parteko hiru kontzertu, baina gehiago izango dira)

Uztaila/ Julio
24: Tokyo - Club Asia

Abuztua/Agosto
02: Sydney  - Coogee Diggers
23: London - The Garage

31: AZKEN KONTZERTUA / ULTIMO CONCIERTO

-Informazio gehiago Fermin Muguruza, hemen

 




« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia