euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emigrazioari buruzko "Aita eta Ama maiteak" musika eta poesia ikuskizuna eskainiko dute Bordelen

2012/11/16

Ezkerretik eskuinera, Jean Christian Galtxetaburu, Cecile Tison eta Mixel Etxekopar musikariak
Ezkerretik eskuinera, Jean Christian Galtxetaburu, Cecile Tison eta Mixel Etxekopar musikariak

PUBLIZITATEA

Mixel Etxekopar, Cecile Tison eta Jean Christian Galtxetaburu musikariak Bordeleko Eskual Etxean izango dira hil honen 25ean. "Aita eta Ama maiteak" du izena hiru musikariek taularatuko duten ikuskizunak, izan ere, horrela hasten zirelako Argentinara joandako euskaldunek etxera idazten zituzten gutun asko eta asko. Kontzertuaren oinarria XIX. mendeko euskaldunek Argentinatik etxera idatzi zituzten eskutitz hunkigarriak dira, garai hartako emigranteen penak eta pozak, musikarekin eta kantuarekin lagunduta.

Bordele, Frantzia. Bordeleko Eskual Etxeak Emigrazioari buruzko jardunaldi berezia egingo du datorren asteko igandean, azaroaren 25ean, elkartearen egoitzan egingo den bazkari eta musika ikuskizun batekin. Eguneko programa eguerdian, hamabitean, hasiko da, bazkariarekin, eta ondoren, arratsaldeko hiruetan ikusgarria hasiko da.

Mixel Etxekopar, Jean Christian Galtxetaburu eta Cecile Tison musikariek eskainiko dute "Aita eta Ama maiteak" ikuskizuna. Hasiera horrekin hasten ziren Argentinara emigratu zuten euskaldun askok etxera idazten zituzten eskutitzak eta horietxek irakurriko dituzte ikuskizunean hiru musikariek. Gutunak Euskal Kultur Erakundeak (EKE) egin zuen Euskaldunen Argentina erakusketakoak dira.

Mixel Etxekopar eta Cecile Tison landestarra izango dira ikuskizuneko ahots nagusiak, eta Jean Christian Galtxetaburuk kantuz eta eskusoinuarekin lagunduko ditu.

Ikuskizunaren aurretik egingo den bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da nagusientzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Ondotik egingo den ikuskizuna doan izango da.  Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Bordeleko Eskual Etxearekin, hona idatziz.

Aita Ama Maiteak Bordele 2012

[Bordelen eskainiko den ikuskizunaren afitxa]



Komentarioak

  • Euskal Etxeari

    Aurreko mezuko bidaltzaileari eskatuko genioke harremanetan jartzeko gurekin mezua hona bidaliz. Mila esker.

    EuskalKultura.com, 2012/11/17 12:39

  • Ekimen ederra dirudi

    Ekimen ederra dirudi. Bidaliko didazue xehetasun gehiago eta nola jarri harremanetan aztertzeko posible denez gure euskal etxera ekartzea?

    Euskal etxetik, 2012/11/17 11:53

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia