euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Edorta Jimenezek "Baleen berbaroa" aurkeztu zuen Berlinen; gaur, Euskararen Eguneko afaria

2012/12/03

Edorta Jimenez idazlea (erdian) "Die Stimmer del Wale" liburuaren irakurraldian Berlin (argazkia BerlinEE)
Edorta Jimenez idazlea (erdian) "Die Stimmer del Wale" liburuaren irakurraldian Berlin (argazkia BerlinEE)

PUBLIZITATEA

Munduko beste euskal elkarte askok bezala, Berlingo Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatuko du gaur, eta bazkideak urtea itxiko duen afari batean bilduko dira. Horrez gain, iragan azaroaren 29an elkarteak gonbidatu berezia izan zuen: Edorta Jimenez idazle mundakarra. Jimenezek Berlinen aurkeztu zuen "Baleen berbaroa" eleberriaren alemanierazko itzulpena: "Die Stimmer der Wale". Hans Joachim Wilke izan da itzultzalea eta Mohland argitaletxeak plazaratu zuen lana Alemanian iragan udaberrian.

Berlin, Alemania. Gaur Berlingo Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatuko du, bazkideak eta lagunak bilduko dituen afari batekin. Afari honekin urteko ekitaldiak itxiko ditu euskal elkarte alemaniarrak.  Schoneberg auzoan egingo da afaria.

Horrez gain, iragan ostegunean, azaroak 29an,  Edorta Jimenezek Baleen berbaroa eleberriaren alemanezko itzulpena aurkeztu zuen Berlinen, Brecht-Hauseko Literaturforum aretoan. Arratsaldeko 19:00etan egin zen ekitaldia eta bertara bildu ziren Gernika Euskal Etxeko kideak, Berlingo euskara ikasleak eta hainbat interesatu.

Berlin Edorta Jimenez 2012

[Ezkerretik eskubira, Hans Joachim Wilke, Edorta Jimenez eta Lourdes Izagirre aurkezpenean (argazkia BerlinEE)]

Hizlari izan ziren Edorta Jimenez, Hans Joachim Wilke itzultzailea eta Lourdes Izagirre, azken hau aurkezle gisa. Idazleak eta Hans Joachim Wilkek liburuaren idazketa eta itzulpen prozesuaren gainean mintzatu ziren. Christine Paasch-ek alemanieraz irakurri zituen pasarte batzuk.

2012ko udaberrian Mohland argitaletxearen bidez argitaratua, “Die Stimme der Wale” Jimenezen "Piztien itsasoa" trilogiaren aurreneko eleberriaren itzulpena da. Berlingo Euskal Etxeak antolatu zuen aurkezpena, Etxepare Institutuaren babesarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia