euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Don Juan Iturrioz Arróspide: Un Vasco en el Chaco' bideoa aurkeztu zuten atzo Argentinako Resistencian

2010/04/13

Juan Iturrioz Arróspideri buruzko DVDaren azala
Juan Iturrioz Arróspideri buruzko DVDaren azala

PUBLIZITATEA

Atzoko azken orduan iritsi zitzaigun Resistencia, Chaco probintzia argentinarreko hiriburuan, bertako Komunikabideen Museoan egin behar zuten 'Don Juan Iturrioz Arróspide: Un Vasco en el Chaco' bideoaren berri. Juan Iturrioz Arróspide arkitektoa, plastika eta pintura chacotarrari ekarri dion pertsona, probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lehendakari ere izan zen. Berari buruzko bideoa, 20 minutuko DVDa, atzo aurkeztu eta proiektatu zuten, eta ohiko dendetan eta Chacoko Euskal Etxean atxeman dezake nahi duenak erosgai.

Resistencia, Argentina. Chacoko historia eta kultura maite dutenek gonbidatuta zeuden atzo astelehena iluntzean Resistenciako Komunikabideen Museoan egin zen 'Don Juan Iturrioz Arróspide, un Vasco en el Chaco' izenburupeko 20 minutuko dokumental laburmetraiaren aurkezpen eta proiekziora.

Egoitza Resistencian duen 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxetik adierazten digutenez, Juan Iturrioz Arróspide arkitektoa bertako plastika eta pintura landu zituen pertsona berau, euskal etxe horretako lehendakari ere izan zen. Aita, Saturnino, gipuzkoarra zuen, irundarra, eta ama, Amalia Bayer, Volgako alemanen komunitatekoa, Juan bera La Pampa probintzian jaioa izanik.

Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) titulatu zen arkitekto eta UNNEn Arkitektura Fakultateko irakasle izan zen, eta baita ere Resistenciako Arte Ederretako Akademian Artearen Historiako irakasle. Bere trebakuntza artistikoa egin zituen bidaia ugariekin aberastu zuen eta munduko hainbat erakusketa garrantzitsuetara bidaiatu zen; Rotary Club International-eko kide izan zen. Urte askotan Banco Hipotecario Nacional delakoko funtzionario izan zen.

Bere trebakuntza plastikoan garrantzitsua izan zen bere irakasleetako batzuengandik jaso zuen eragina, horien artean Rodolfo Schenone, Susana Geraldi, Edi Torres eta Oscar Sánchez aipa daitezkeela. Bere erakusketen artean, gogora datoz "Euskal baserriak", "Resistenciako etxe onenak" eta "20 urte Pinturarekin", hau azkena izan zelarik, 2009ko uztailean, Fogón de los Arrieros delakoan.

1990etik aurrera Argentinako hainbat lekutan aurkeztu zituen erakusketak, baita atzerrian ere, horien artean Hiri buru Federalean, La Pampa, Misiones, Resistencia, Corrientes, Bariloche, eta abarretan, eta Porto Alegre (Brasil) eta Paris-en (Frantzia) 2004. urtean.

Ekimen hau Eleaniztasun eta Kulturartekotasun Idazkariordetzak antolatutako ekintzen testuinguruaren baitan kokatzen da, Raul Berneri Komunikabideen Museoak koordinatzen duelarik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia