euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxearen X. urteurrenari eskaini dio 'Erakin' bere aldizkariaren azken alea Chacoko 'Kotoiaren Lurra'k

2008/03/19

'Hobe berandu sekula ez baino' dioen egiazko esal- diari jarraiki, 2007ko martxoko data daraman euren aldizkariaren zenbaki berria iragarri dute Chacoko Euskal Etxekoek, X. urteurrenari eskainia
'Hobe berandu sekula ez baino' dioen egiazko esal- diari jarraiki, 2007ko martxoko data daraman euren aldizkariaren zenbaki berria iragarri dute Chacoko Euskal Etxekoek, X. urteurrenari eskainia

PUBLIZITATEA

Chacoko 'Kotoiaren Lurra Euskal Etxe argentinarretik, euren 'Erakin' aldizkariaren zortzigarren zenbakiaren argitalpena iragarri dute, erakundearen hamargarren urteurrenari bereziki eskainia. Doan banatzen den aldizkari honen ale berriak 2007ko martxoko data darama. 32 orrialde biltzen ditu eta, besteak beste, argazki eta artikulu bidezko errepasoa ematen die lehenengo hamar urte hauei, geroztik ere gertatu diren beste zenbait ekimen eta ekitaldi aipatzearekin batera.
Euskal Etxeak bere bazkide eta lagunen artean doan banatzen duen aldizkaria da 'Erakin'. Zortzigarren zenbakia erakundearen X. urteurrenari eskainia dago bereziki eta tarte polita eskaintzen dio beraz lehenengo hamarkada horretan eginikoaren balantze modukoari, hainbat argazki lagun. 2006ko abenduan ospatu zuen, hain zuzen, elkarteak bere urteurren hori. Geroztik egindakoen berri ere badakar aldizkariak. Azpimarra daiteke hor EEko lehendakariak, Jose Christian Echavarriak aira Seberiano Aiastuiz idatzitako artikulua; edota bertako dantza taldea Cordobako Euskal Aste Nazionalera egindako bidaiaren kronika, San Juango euskal tabernen irudiak, Danborradaren aipu eta urteurren afariaz eta urte azken afariaz idatzitakoa.

Atal desberdindu batean, Aurtzaka euskal dantza talde beasaindarrak 2006ko abuztuan Argentinako zenbait puntutara eginiko itzuliaren baitan Resistencia-n eskainitako emanaldiaren berri ere badakar aldizkariak. Fatima Soliz Eceiza Eusko Etxeko Prentsa eta Zabalkunde saileko kideak gure erredakziora bidaliko oharrean argitzen denez, aldizkaria jasotzeko interesa duen edonork hona idatz dezake edo euskal etxera bertara. Telefono bidez egin nahi izatekotan, honako zenbakietara deitu dezake: 03722-453146 edo 03722-463133.

Erakunde euskal chacotarraren hamargarren urteurrenari dagokionez, 2006ko abenduaren 2an Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko kideek euren lehenengo hamarkadaren urteurrena ospatzeko festa handi bat antolatu zuten. Lagunak, jarraitzaile eta bizilagunei deia eginez, '1996-2006 Urteurren Afaria'-k 'Donostiako Danborrada' eta euskal etxeko 'Txikien Tailerra' taldea bildu zituen ikuskizun. Bertako dantzari taldeak ere ekitaldian parte hartu zuen, zozketak egon ziren eta zenbait sorpresa eman zituzten gauean zehar.


Lotura interesgarriak

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxearen webgunea
www.chaco.gov.ar/centrovasco

Pailazoek irriñoaren oparia ekarri zuten Resistenciako haurrengana
2007ko irailaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

San Juan gaua ospatzen Argentinako Chacoko EEan
2007ko uztailaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia