euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxe argentinarrak urteko balantzea egin du bere 12. urteurren egunean

2008/12/05

Egin berria den Urte Amaierako Afarian zehar Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lehendakariak oparia eman zion, bere lankidetzagatik, Gabriela Rios, Chacoko Gizakiaren Museoko zuzendariari.
Egin berria den Urte Amaierako Afarian zehar Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko lehendakariak oparia eman zion, bere lankidetzagatik, Gabriela Rios, Chacoko Gizakiaren Museoko zuzendariari.

PUBLIZITATEA

Bere hamabigarren urteurrena ari da gaur ospatzen Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak. Egokiera, amaitzen ari den urte honetako balantzea egiteko baliatu du. Mota askotako ekitaldiak antolatu eta gauzatu ditu, altua baita, izan ere, Chacoko gizartearen bihotzean kokatua egonik, komunitatearen alde daraman lana eta engaiamendu maila. Tartean, antzerki tailer eta saioak, pilota eskola, asteroko irratsaioa, kabalkada eta desfile patrioetan parte hartzea, Irrintzi abesbatza abiaraztea, dantza taldearen etengabeko jarduera, hitzaldiak, agenda 21 egitasmoa, zine zikloa... edo euskal etxearen webgunearen irekiera bera.

Resistencia, Argentina. Kotoiaren Lurra-ko prentsa arduraduna den Fatima Soliz Eceizak zehazten duenez, Chacoko Euskal Etxea 1996ko abenduaren 5ean sortu zen, Euskal Herriko zazpi probintzietako euskaldun eta euskaldunen ondorengo talde baten eskutik. Hasieratik, Euskal Herria eta euskal ohitura, tradizio eta ezaugarriekin zerikusia daukaten gauza guztiei buruzko ezagutza sustatu eta herri zahar horri dagozkion nortasuna eta bestelako alorren zabalkundeari erreparatzen dio, Kotoiaren Lurra-ko eledunak zehazten duenez.

Bere esanetan, aurreko hamaika urteetan bezala, 2008an ere Euskal Etxeak leial eutsi die elkarte sortu zuteneko baloreei eta, izan ere, Chacoko gizartearen eskuetan ipintzen dituen baliabideak areagotu egon ditu, aktibitate berriak bultzatuz. Gauzatu dituen proposamen berrien artean, antzerki eskola eta ikastegia, hortik gero 'Aurrea Goaz' izeneko Bokaziozko Antzerki Taldea sortu dela, edota, esaterako, euskal abesbatzaren sortzea. Adierazi beharra dago, azpimarratzen dute Chacoko Euskal Etxetik, eurak garatzen dituzten ekimenek ez dakarkiola gasturik parte hartzen duenari eta sarrera zabalik daukala publiko orokorrak, bazkide izan ala ez.

2008 urteko balantzea

-Bokaziozko Antzerki Tailerra, Aurrera Goaz izenarekin, Miguel Lurbe zuzendari. Martxotik azaroa arte. Errepikak Komunikabideen Museoan. Aurkezpenak: Don Bosco Ikastetxean ekainaren 13an eginiko tabernan eta eskola bereko antzerki-aretoan azaroaren 21an, Eguraldi txarrari umore ona' lanarekin.

-Kooperazio Hitzarmena Pilota-paleta Eskola abiarazteko Resistenciako Estropada Klubean, Hector Margosa irakasle. Martxotik azarora arte. 6-14 urte arteko haurrentzat. Ikasaldiak eta lehiak.

-Euskal Etxearen Ahotsa izeneko asteroko irratsaioa, larunbatero 13:00etatik 14:00etara, LRA Radio Nacional Resistencia irratitik, zenbait jende esatari.  Musika eta euskal gaiak, gonbidatuekin.

-Euskal Etxeak herrian antolatu ohi diren kabalkada patrioetan parte hartzen du, Maiatzaren 25ean eta Uztailaren 9an, Resistenciako Plaza Nagusian, banderak, ikurrak eta tankerako elementuekin.

-Tabernak eta anaitasun afariak Don Bosco Ikastetxean ekainaren 13an eta azaroaren 21ean Chacoko 'Consejo profesional de Agrimensores, Arquitectos e Ingenieros del Chaco' delakoan.

-Finkatzekotan dabil sortu berria den 'Irrintzi Koral Taldea' delako abesbatza, abuztutik azaroa arte. Ana Carolina Garcia Ferreyra zuzendari. Dante Alighieri Zirkuloan dira errepika edo entseioak.

-Ikastaroak Buenos Airesen Euskal Etxearen izenean, buruzagien formakuntza eta euskal kultura, gazteei zuzendua.

-Aurten La Platan egin den Argentinako Euskal Aste Nazionalean partaide izatea Chacoko Euskal Etxea ordezkatuz

-Aurre-estreinaldia eta aurkezpena Nafarroa Behereko Azkarateko jauregia zaharberritze lanena, EEko bazkide eta lan horietan partaide izan zen Fatima Soliz Eceizaren eskutik, irailaren 14an.

-Saria, Immigrantearen Egunaren karietara, Euskal Herrian jaiotako Nekane Echeverria bazkideari, Euskal Herrian sortu berau, Chacoko Diputatuen Ganberan, irailaren 4ean.

-Hitzaldia, Chacoko Gizakiaren Museoan, Maria Ixabel Azpillaga euskal parlamentariak emanik , 'Erabaki eraikitzeko' gaiaz. Abuztuaren 29an.

-Hitzaldia, Chacoko Gizakiaren Museoan, Mikel Ezkerro hizlari 'Euskal Herria iragana, oraina eta geroa' izenburupean, irailaren 3an.

-San Fermin ospatzea izen bereko kaperan, Puerto Vicentinin, Fontanan, 2008ko uztailaren 6an.

-Haurraren Eguna ospatzea, Gurutze Gorriaren Komunitate Zentroan 150 haur babesgabeei txokolatealdia eskainiz.

-Nazioarteko musika emanaldi hirueleduna Anne Etchegoyen kantari baxenabartarraren eskutik , Romain Luzet gitarran laguntzaile, 21 zenbakidun Eskola Industrialaren auditoriumean, urriaren 24an.

-Martxotik azaroa arte hainbat irratsaiotan parte hartzea Euskal Etxeari buruzko albisteekin.

-Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, ekainaren 5ean, Euskal Etxeko ordezkaritza batek Colonia Benitez-eko 10 zenbakidun eskolan aritu zen, Eskoletako Agenda 21 programarten barnean.

-Euskal Zine Zikloaren barne, ekainaren 16an, 'Gernikako Bonbardaketa' filmaren emanaldia Komunikabideen Museoan.

-Euskal Etxearen partaidetza Probintziako Irakurketa Planean, 'Irakurketak Elkarganatzen' izenpean, euskarazko irakurketa eta iruzkinekin. Azkenekoan, urriaren 26an, Chacoko Gizakiaren Museoan, Anne Etchegoyen kantari euskaldunak hartu zuen parte.

-Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan parte hartu zuen abenduaren 3an Euskal Etxeak, zenbait ekimen gauzatu ziren Euskal Herriko Plazatxoan, Resistenciako Av. Sarmiento y Av. Lapridaren artean.

Hau guztia, Kotoiaren Lurrak urtean zehar egiten dituen ohiko ekimenekin batera, tartean elkartearen dantza taldea edo aurten abiarazia duten webgunearekin batera.

LOTURA INTERESGARRIAK

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxearen webgunea
www.centrovascodelchaco.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia