euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz debutatu du Chacoko Euskal Etxeko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak, Miguel Lurbe zuzendari

2008/11/19

Antzezlariak publikoari txaloak itzultzen emanaldia bukatuta
Antzezlariak publikoari txaloak itzultzen emanaldia bukatuta

PUBLIZITATEA

Aurrera Goaz du izena Chaco probintzia argentinarreko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko antzerki taldeak eta aurkeztu berria da lehen aldiz Resistencia hiriko areto batean, Don Bosco Eskolako agertokian hain zuzen, 'Eguraldi txarrari umore ona' obra antzeztuz. Hemezortzi pertsonak osatzen dute taldea, eta sorpresak ere azaldu zituzten emanaldian, besteak beste Giselle Ilarraz eta Ivana Ramirez dantzariak, Fabian Lurbek eta Ivana Ramirezek osatutako saltsa bikotea eta hip hop talde bat, Cabua le lé izenpean, Chacoko Euskal Etxetik beretik Fatima Soliz Eceizak esplikatu duenez.

Resistencia, Argentina. Chacoko Euskal Etxeko antzerki taldeak 'Eguraldi txarrari, umore ona' (Al mal tiempo, mala cara)  antzeztu zuen  joan den azaroaren 9an Don Bosco Ikastetxeko antzoki edo aretoan. Miguel Lurbe zuzendari, taldeak aipatu obra taularatu zuen, tartean sketx barregarriak eta monologoak tartean. Ikuskizuna amaitutakoan, Chacoko Euskal Etxeko lehendakari Jose Christian Echeverriak, eta lehendakariorde Martha Ciruelo Etcheparek partaidetasuna aitortzen duen ziurtagiriak banatu zizkieten aktoreei eta gonbidatu bereziei.

Parte hartu zuten antzezlariei dagokienez, honakoak dira heien izenak: Ariel Carruelo, María Marta Svriz Monzon, Maria de los Angeles Merlo, Ana Paula Ayala, Jorgelina Mendoza, Jaqueline Sala, Juan J. Flores, Nanci Escobar, Maria Kotich, Belen Maidana, Paula Blanco, Marianela Echavarria, Brenda Tour, Javier Pujalte Ibarra, Lourdes Melgarejo, Martín Bueno, Nanci Escobar eta  Mariela Godoy. Gonbidatuei dagokienez, ostera, Latorre eta Juan José Flores.

Chacoko Euskal Etxeko antzerki entsaio eta errepikak iragan martxoan hasi ziren eta ostiralero egin ohi dira Resistenciako Hedabideen Museoan, Miguel Gregorio Lurbe zuzendari. Hasieratik hartu izan diute parte pertsona euskaldunak zein  euskaldunak ez direnak. Ekimena, Kotoiaren Lurrak egiten dituen gainerakoak bezala, kitorik da. Xehetasun gehiago hona idatziz edo telefonoz harremanduz honako zenbakietan:(03722) 463133 y 15275236.

Lotura interesgarriak

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxea
www.centrovascodelchaco.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia