euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko EEak antzerki tailerra hasiko du, kolaboratzaile duen Miguel Lurbe antzerki irakaslearen eskutik

2008/03/25

Miguel Lurbe (ezk), ondoan Marianela Echavarría EEko gazteen arduraduna ondoan ekitaldi batean
Miguel Lurbe (ezk), ondoan Marianela Echavarría EEko gazteen arduraduna ondoan ekitaldi batean

PUBLIZITATEA

Chacoko Euskal Etxeak, Argentinan, oharra kaleratu du antzerkigintza gehituz Euskal Etxeak eskaintzen dituen ikastaroei eta adieraziz, izan ere, etzi osteguna hasiko duela aurtengo Antzerki Tailerra Komunikabideen Museoan, Resistencian, Miguel Lurbe Euskal Etxeko kolaboratzailea den antzerki irakaslearen eskutik. Tailerra kitorik eta publikoari zabalik eskaintzen da, Euskal Etxeak ohi duenez.
Euskal Etxeko Prentsa eta Zabalunde arloko arduraduna den Fatima Soliz Eceizak ohar baten bidez plazaratu duenez, etzi osteguna, martxoak 27, arratsaldeko zazpietan hasiko da Antzerki Tailerra Resistenciako Komunikabideen Museoan (Pellegrini 213), Miguel Lurbe irakasle. Bertan parte hartzeko interesa daukatenek, telefonoz eman dezakete izena, honako telefonoetara deituz: (03722) 15275236, 463133 edo 453146; edo e-mailez, mezua hona bidaliz. Baita ere ikastaroa hasten den egunean bertan, Komunikabideen Museoan agertuz.

Miguel Lurbe antzerki irakaslea da eta Resistenciako CeCuAl-en ari da haurrei antzerkia irakasten. Besteak beste, estatua bizidunak ere egiten ditu, baita body art ere. Iaz, Chacoko Euskal Etxeak deiturik Haurraren Eguna zela-eta, euskal elkarteak Juan Bautista Alberdi auzoko Gurutze Gorriaren Komunitate Zentruan aritu zen, 'Kotoiaren Lurra'ko gazte eta boluntarioek lagundurik, bertako haurrei eskainitako 'Txokolatekada Handia'n eta harekin batera antolaturiko animazioetan, seiehun haur partaide.


Lotura interesgarriak

Chacoko Euskal Etxearen 'Erakin' aldizkaria
2008ko martxoaren 22an EuskalKultura.com-ek argitara emana

Euskal pilotan ikasteko doaniko ikastaroa Chacon
2008ko martxoaren 12an EuskalKultura.com-ek argitara emana

Euskal piano kontzertua Chacoko Musika Eskolaren alde
2007ko urriaren 22an EuskalKultura.com-ek argitara emana

Miguel Lurbe eta EE Gurutze Gorriaren Komunitate Zentroan
2007ko irailaren 6an EuskalKultura.com-ek argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia