euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kargu berritze ekitaldia Chacoko Euskal Etxean: bazkideek José Christian Echavarria berrautatu dute lehendakari

2008/05/13

Lehendakari berrautatua izan den Jose Christian Echavarria artxiboko irudi batean, aita Severiano Aiastui 'El cura caminador' legez ezagutua zen Chacoko abade aretxabaletarrarekin
Lehendakari berrautatua izan den Jose Christian Echavarria artxiboko irudi batean, aita Severiano Aiastui 'El cura caminador' legez ezagutua zen Chacoko abade aretxabaletarrarekin

PUBLIZITATEA

Erakundearen araudiak dioenari segituz, Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du eta agintaldi berri baterako buruzagiak hautatu ditu. Euskal Etxetik beretik Fatima Soliz Eceiza komunikabideetarako arduradunak jakin arazi duenez, Jose Christian Echavarria izango da agintaldi berrian ere elkarteko lehendakari, Marta Ciruelo Etxepare lehendakariorde, Marianela Echavarria idazkaria eta Luz Iliana Monti Arrazate diruzaina, beste zenbait karguren artean.
Elkarteko buruzagiak berritzeko eginiko Batzar Orokorra joan den apirilaren 30ean egin zen Resistenciako Komunikabideen Museoan eta ondorioz Euskal Etxeko bazkideek honako zerrenda bozkatu eta hautatu dute agintaldi berrian erakundearen Zuzendaritza Batzordea osatzeko:

[Chacoko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria]

-Lehendakaria: Jose Echavarria
-Lehendakariordea: Marta Ciruelo Etxepare
-Idazkaria: Marianela Echavarria
-Diruzaina: Luz Iliana Monti Arrazate

-Batzordekide titularra: Florencia Echevarría
-Batzordekide titularra: Fátima Soliz Eceiza
-Batzordekide titularra: María del Huerto Caminos

-Batzordekide ordezkoa: Margarita Irigoyen
-Batzordekide ordezkoa: María Rosa Grandes
-Batzordekide ordezkoa: Nelson Bulacio

Batzorde Kontu Ikuskatzailea

-Ikuskatzaile titularra: Ezequiel Etcheverry
-Ikuskatzaile titularra: Néstor Garayoa
-Ikuskatzaile ordezkoa: Pablo Acuña


LOTURA INTERESGARRIAK

Chacoko EEko Antzerki tailerrak euskal gaia duen obra antzeztuko
2008ko apirilaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Chacoko EEak antzerki tailerra hasiko du Miguel Lurberekin
2008ko martxoaren 25ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Chacoko Euskal Etxearen 'Erakin' aldizkaria
2008ko martxoaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal pilotan ikasteko doaneko ikastaroa Chacon
2008ko martxoaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Miguel Lurbe eta EE Gurutze Gorriaren Komunitate Zentroan
2007ko irailaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia