euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' EEak euskal gaia jorratuko duen obra bat antzeztuko du bere doaneko antzerki tailerrean

2008/04/28

Antzerki Tailerreko partaideak Miguel Lurberekin
Antzerki Tailerreko partaideak Miguel Lurberekin

PUBLIZITATEA

Argentinako Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak haur eta helduei doan zuzendutako antzerki Tailerra hasi zuen iragan martxoaren 27an. Miguel Lurbe irakaslearen gidapean, zentroko bazkide eta lagunak antzerki ikerketara bideratutako teknika eta irakasgai ezberdinak praktikatzen ari dira. Ikastaroari bukaera emateko lantegi honen kideek euskal gaia jorratuko duen obra bat antzeztuko dute.
Antzerki Tailerra Resistencia hiria egoitza duen Hedabideen Museoan (Pellegrin 213) eskaintzen da ostegunero arratsaldeko zazpietatik bederatziak bitartean. Fatima Soliz Eceiza Euskal Etxeko Prentsa eta Zabalpen arloko arduradunak aditzera eman duenez, antzerki klaseetan 'testu analisiari eta pertsonaiaren kreazioari buruz ari gara lan egiten, tailerraren amaieran zeozer euskaldunari buruzko obra bat antzezteko asmoarekin'.

[Giro onean ari dira antzezle lanetan tailerreko kideak]

Miguel Lurbe irakaslearen hitzetan, jardueraren helburuak honakoak dira: 'Partaideek euren gorputza aktore-lanaren bidez ezagut dezaten, hau baita aktorearen elementurik adierazgarriena'. Aldi berean, Euskal Etxeko lankideak beste alderdi hau azpimarratu zuen: 'saiatu behar gara bakoitzaren barnean dagoen sormena garatzen; eta fisikoan, hunkipenean eta intelektualean garrantzia handia duen joko dramatikoaren bidez esperientzia ezberdinak bizitzen. Hori dena Akzio Fisikoen Metodoa oinarritzat hartuz'.

[Antzerki Tailerreko partaideak klase batean]

Tailerrak iraungo duen denboran, aktoreen prestakuntzarako onak diren beste pertsonarekiko integrazioa landuko dute, baliagarritasuna, konfiantza; egitura dramatikoaren elementuak; eta inprobisazioa eta testu dramatikoarekin egindako lana. Gainera, 'pertsonaiaren kreazioa' lortu arte lan egingo da. Euskal Etxeko arduradunek adierazten dutenez, ekimenean parte hartzeko interesa dutenak izena emateko garaiz dabiltza oraindik ere, (03722) 453146 edo 463133 telefonoetara deituz.


Lotura interesgarriak

Chacoko EEak antzerki tailerra hasiko du Miguel Lurberekin
2008ko martxoaren 25ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Chacoko Euskal Etxearen 'Erakin' aldizkaria
2008ko martxoaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskal pilotan ikasteko doaneko ikastaroa Chacon
2008ko martxoaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Miguel Lurbe eta EE Gurutze Gorriaren Komunitate Zentroan
2007ko irailaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia