euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurresku batek eta EEko tailerretako ikasleek José C, Paz-eko Toki Eder omendu dute bere 25. urteurrenean (ikus bideoa)

2021/06/10

Toki Eder-en 25. urteurrena ekainaren 7an izan zen
Toki Eder-en 25. urteurrena ekainaren 7an izan zen

PUBLIZITATEA

José C. Paz, Argentina. Hogeitabost urte bete ditu joan astelehenean José C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak. Argentinan pandemiagatik indarrean dauden murrizketa nabarien ondorioz, urteurren ekitaldia normalean baino xumeagoa izan zen, baina josecepaztarrek euren euskal sentimenduek beti bezain sendo segitzen dutela erakutsi nahi izan zuten, eta urtebetetze kartel bat jarri zuten baserri itxura duen Euskal Etxearen fatxadan eta Jennifer Cabezas dantzariak Aurreskua dantzatu zuen egoitzaren aurrean:


[Jennifer Cabezas dantzariaren Aurreskua ekainaren 7an EEaren egoitza aurrean]

Horrez gain, egunean zehar, Euskal Etxeak eskaintzen dituen Literatura eta Euskara tailerretako ikasleek liburuak banatu zituzten auzokideen artean eta Elkartearen historiari buruzko hainbat testu idatzi zituzten.

Idazlan horietan, Erakundearen historiako une garrantzitsuenak gogoratzen dira; hasi-hasierakoak, “izena aukeratu behar genuenean" esaterako, azalduz nola proposatu zuen Reyes Michelenak Toki Eder izena”; eta nola, denboraren –eta lanaren– poderioz, Euskal Etxea Buenos Aires Handiko euskal kulturaren eta laguntasunaren ikur bihurtu dela.

Ez baita ahaztu behar Toki Eder-en jardunari esker Jose C. Paz eta Oñati herrien arteko senidetzea sinatu zela 2000ean eta geroztik Euskal Etxeari eta horretarako propio sortutako Hermansoloña euskal-argentinar GKEari esker 35 kontainer iritsi direla Argentinara urte hauetan, premia biziko produktuekin, eta bereziki lantegi txikiak eta tailerrak muntatzeko tresna eta makinekin, bertatik egindako eskakizunei jarraiki. EuskalKultura.eus-ek lan handi horren berri eman zuen 20 urte hauetan. Hona Hermansoloñaren hogeigarren urteurrenaren karietara argitaratu genuen artikulua, atzerabegirakoa eginez.

Zorionak, Toki Eder, eta urte askotarako!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia