euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

José C. Paz herri argentinarreko 'Toki Eder' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du; Horacio Marotto, lehendakari

2007/03/28

José C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxearen egoitza
José C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxearen egoitza

PUBLIZITATEA

Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko José C. Paz herriko 'Toki Eder' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeko pausoak eman ditu, eta epe berri baterako agintariak hautatu. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazki batean azaltzen duenez, Horacio Marotto Etxezahar izango da aurrerantzean 'Toki Eder'eko lehendakari, María Angeles Oñederra idazkari eta César Carlos Mohr diruzain, beste zenbait kargu berrituren artean.
Elkarteko agintariak berritzeko eginiko Batzar Orokorraren ondoren José C. Paz eko 'Toki Eder' euskal etxe buenosairestarreko bazkideek honako jende multzoa bozkatu dute aurrerantzean erakundearen Zuzendaritza Batzordea osa dezaten:

-Lehendakaria: Horacio Marotto Etxezahar
-Lehendakariordea: Angel Fernández Vitorica
-Idazkaria: María Angeles Oñederra
-Idazkari bigarrena: José Erostarbe Aramburu
-Diruzaina: César Carlos Mohr
-Diruzain bigarrena: Elba Inés Reggi

-Batzordekide titularra: Elba Irene Arburua
-Batzordekide titularra: María Jesús Andres Zarandona
-Batzordekide titularra: Esther Yarritu Diaz
-Batzordekide titularra: Reynaldo Horacio Longo
-Batzordekide titularra: Roque Raúl Grillo Arturi

-Batzordekide ordezkoa: María Amaya
-Batzordekide ordezkoa: María Fernanda Itziar Mohr Andres
-Batzordekide ordezkoa: Alfredo José Ormazabal
-Batzordekide ordezkoa: María Soledad Fernandes Oñederra
-Batzordekide ordezkoa: María del Pilar Uribeondo

-Kontu ikuskatzaile titularra: Juan Gregorio Martón
-Kontu ikuskatzaile titularra: Darío Guillermo Rodríguez
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Elsa Ramona Estevecorena


LOTURA INTERESGARRIAK

Toki Eder Euskal Etxea eta Oñatiko Herria indigenen alde
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 24an argitara emana

José C. Paz-eko Euskal Etxearen X. urteurrena
EuskalKultura.com-en 2006ko maiatzaren 22an argitara emana

José C. Paz-eko EEaren Biltzar Nagusia eta Aberri Eguna
EuskalKultura.com-en 2006ko apirilaren 3an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia